irakurgai-mailakatuak-fitxa
Zebra efektua
Zebra-efektua deitzen zaio tuneletan argiak jartzeko modu jakin bati, tunelean sartzen denak perspektibarik ez galtzeko argiak jartzeko modu zehatz bati. Komiki honetan ere zuriak eta beltzak dira protagonista; baina galbidean jarriko ote dira kolorez aldatzen direnak, hots, zuri bihurtzen diren beltzak, perspektibarik galtzen ote dute bizitzan?
Izan ere, ilargi betea dagoenean zuri bilakatzen dira hainbat beltz komikian. Adibidez, hiltzaile bat, 8. orrian.
Kontua da kolore-aldaketa horren atzean maldizio bat dagoela, historikoa. Istorioa AEBetan abiatzen da, 2007. urtean hasi eta atzera eginez esklabutza-garairaino, maldizio horren jatorriaren bila.
Komikia, 38. orrialdean, berriro bueltatzen da 2007. urtera. Eta bada norbait esaten duena, beste hitz batzuekin, maldizio hori ez dela pertsona beltz batzuei soilik gertatzen zaien zerbait, baizik eta pertsona beltz guztiei gertatzen zaiela. Hori salatzen du. Eta maldizioa zeintzuk eragin duten ere salatzen du. Zer gertatuko ote da salatari honekin?
Jakin nahi baduzu Zebra efektua irakurtzen hasi besterik ez duzu.
Egilea: Harkaitz Cano
Marrazkilaria: Iñaki G. Holgado
Argitaletxea: Ikastolen elkartea
Argitalpen-urtea: 2013
Lagin bat irakurtzeko, hona jo.
Segidan duzun bideoan Harkaitz Canok berak egiten du komikiaren laburpena.
