detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Isiltasun-harrapariak

Ziber-jazarpenari buruzko eleberri poliziakoa da honakoa, akzio asko duena. Nerabeen egunerokotasunean erraz txertatzen den gaia jorratzen du, internet bidez bideratzen diren harremanak, hain zuzen.

Egilea: Daniel Bautista
Itzulpena: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-urtea: 2018

Sara eskolatik aterako du amak, institutu pribatu batera eramateko. Alabak parkour egitea atsegin du, eta zaletasun horren bidez Lucia detektibea ezagutuko du. Bien artean, ziber-jazarpenarekin eta haurren pornografiarekin zerikusia duen gaizkile-taldea agerian utziko dute eta baita bahiketa bat zapuztu ere.

Hona pasarte bat.

Sarak ez zuen mihia zaintzen, eta horregatik lagun gutxi zeuzkan, ia denak mutilak. Neskekin negargarri moldatzen zen. Haien oso desberdina zen, eta oso gorrototsuak zirela iruditzen zitzaion. Beti arreta piztu zion zera ikusteak: neskei iseka egiten zienean, haiek ez zutela inoiz ahazten. Kontrakoa esaten bazuten ere, trapu zikina hurrengorako gordetzen zuten. Mutilak bestelakoak ziren: egun batean haiekin haserretu, eta hurrengoan ezer gertatu ez balitz bezala ibil zitekeen.

(9. or.)
 

Páginas: 206

detalle2

Docuteca

B2
24-04-2018

x61pRelaContWAR

16143309

x61pViewCountWAR

3325

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR