Nire alabak bullying-a jasan zuen

Eskoletan gero eta gehiago entzuten dira bullying kasuak. Eta ez du ematen arazoak konponbide erraza duenik. Baina zer da bullying-a eta zein ondorio izan ditzake?

Euskadi Irratiko irratsaio honetan bullyng-a dute hizketa-gai. Mikelen alabak bi urtez jasan zuen jazarpen mota hori eta ondo daki zein ondorio izaten dituen. Bestalde, Jose Antonio Oñederra adituak bullying-aren zenbait nondik norako kontatuko dizkigu.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria 1- Gaur Amaraunean, ordea, lehen aurreratu dizuegun bezala, beste indarkeria mota bat hartu nahi genuke hizpide, gazteen artean elkarri egiten dioten min fisikoa edo psikologikoa , bullying-a eta batez ere eskolakoa, horrela definitzen da eta. Mikel, Kaixo, egun on! Ongi etorri Amaraunera.
Mikel- Kaixo, egunon!
Esataria 1-Eskerrik asko etortzeagatik. Zuen alabak, min fisikoa, psikologikoa ere bai? Zuen kasua ezagutu nahi genuke.
Mikel- Hein batean, psikologikoa izan zen, baina fisikoa ere bai. Izan zituen bi urte luze, jasan behar izan zuen bullyng-a. Eta horietan, urtikariak, buruko minak, insomnioak ..eta denak ere izan zituen.
Esataria 1- Beraz, fisikoa bai, eta psikologikoak zer esanik ez.
Mikel- Psikologikoa asko, hutsunea…
Esataria 1- Jose Antonio Oñaederra ere hemen daukagu. Egun on deizula, Jose Antonio. Eskerrik asko zuri ere etortzeagatik. Psikologian doktore eta bullyng  gaietan aditua zara zu. Kasu biak ematen dira? Eh, honelako…
Mikel- Eta soziala ere bai. Min psikologikoa, fisikoa eta soziala. Eta kasu honetan psikomatizatu egiten dira, eh, min psikologiko eta sozialak psikomatizatu egiten dira. Hau da, tripako minak…
Esataria 1- Somatizatu…
Mikel- Bai, insonmioak, eta beno, minak…
Esataria 2- Bullyng-a jasaten duen …
Mikel- …ondorioak dira bai.
Esataria 2- gazte batek normala da esatea, ba, buruko minak, ezin zuen lorik hartu, tripako minak.
Mikel- Normala da, bai. Hori da, sintomatologia hori bullying kasuetan normala da.
Esataria 1- Nola izan zen, nola konturatu zineten? Ainhoa da ezta? Zuen alaba…
Mikel- Izan zen ikastetxearen aldetik, erabaki gure ustez, errugaitza..
Esataria 1- Okerra
Mikel. Okerra, bai. Eta bi gela.. orain arte, bi urtetatik ordura arte batera joan zirenak egin zituzten nahastu eta…
Esataria 1- Zein adin? Zein mailatan?
Mikel- DBH 1 egiteko urtean, nahastu egin zituzten eta orduan izan zen hor sortu zen arazoa. Bere lagun min-min izan zena, jeloskor jarri zen, eta beste gelan suertatu zen, eta ez zuen nahi beste lagunik edukitzea Ainhoak. Orduan, hor hasi zen bere aurka zurrumurruak eta besteei…
Esataria 1- Hark ez zuen nahi Ainhoak beste lagunik edukitzerik, ez?
Mikel- Hori da. Berak beste lagunik edukitzerik. Orduan hasi zen, zurrumurruekin eta abar, baztertzen, baztertzen…, bakarrik gera zedin. Ez zioten uzten ez patioko garaian, ez zioten uzten inorekin egoten…
Esataria 1- Isolatu egin zuten
Mikel- Isolatu erabat, erabat.
Esataria 1- Bestela zuen alaba, klasean eta ez dakit, nola zegoen kokatua? Ongi moldatzen zen ordura arte?
Mikel- Oso ongi. Ordura arte maisu guztiek jartzen zuten eredu bezala. Aber, ez da nire alaba delako, baino jartzen zuten ezin zutenei, kanpotar jendea ere badago ikastetxe horretan, eta horiei laguntzen, ikasketak, ariketak egiteko. Nola oso nota onak ateratzen zituen nire alabak…
Esataria 1- Bere portaera ez zen orduan portaera berekoi bat, eta…
Mikel- Ez, zen nolabait esateko, lidertza bat, nire ustez.. Baina zen lidertza bat gauzak egiteko
Esataria- Lidertza positiboa esaten dena…
Mikel- Hori da. “Goazen hau egitera, goazen hau egitera. Inoiz ez zion inori esaten nahi duzu etorri, edo ez etorri.  Ez , goazen hau egitera…
Esataria 1- Irekia zen eta denak hartzen zuten. Bai kasu berezia ezta Jose Antonio?
J.A- Ez, ez da kasu berezia.
Esataria 2- Ez ez da kasu berezia, hemen lidergo bat aipatu du baita eta bera…
J.A- Bai, baino lidergoa esan dezagun positiboa, bullying-ean lidergo negatibo bat dago, orduan justu….
Esataria 1- Esaten genuen guk arraroa beste zentzu batean. Ahulagoa den batengan bullying-a egitea normalagotzat jotzen dugulako, baina igual ez, ahula baldin bada edo lidertza…
J.A- Bai, baino ikusten da… entzun dudanez  2 urteko prozesua izan dela. Orduan, erasotzaileak nahiko denbora izan dute puntu debilak harrapatzeko, ikusteko, aztertzeko… Orduan, lan luze bat izan da, eta poliki-poliki izandako lan bat. Orduan, eh, normalean denbora gutxiago irauten dute horrelako erasotzaileek mina eragiten, prozesu motzagoa izaten da. Hemen bi urteko prozesu bat dago.

B2
03-12-2014
16346619
00:04:38
8377