detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Ekialde Hurbila: muinak eta ertzak

2011n itxaropena lehertu egin zen herrialde arabiarretan: askatasun politikoa eta justizia soziala aldarrikatuz, matxinatuak etorkizun itxaropentsu baten atarian jarri ziren. Nola gertatu zen leherketa hori, zein testuingurutan? Zein da herrialde horien gaur egungo argazkia?

Egileak: Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza
Argitaletxeak: Berria, Elkar, Jakin.
Argitalpen-urtea: 2017

Galdera horiei erantzuten saiatu dira Ekialde Hurbila izeneko eremu zabal horretan lanean etengabe ibili diren hiru euskal kazetariak: Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza. Beraiek argituko digute zergatik egin duen hain okerrera egoerak eta zergatik hasieran iraultza izan zena kontrairaultza bihurtu den.

Hona pasarte bat:
Hori hala izanik, Udaberri Arabiarra terminoarekin bataiatu ziren matxinadek esanahi berria eskuratu dute. Ezkorra, iluna. Are gehiago, protesten atzean kanpoko interesak zeudela defendatzen du aditu batek baino gehiagok. Ayman Hamed kazetari egiptoarra da horietako bat. “Tharir plazako protestak gizarteko sektorerik liberalenek antolatu zituzten. Oro har, ekintzaile gazteak ziren, goi klasekoak eta mendebaldartuak. Laguntza ekonomikoa zein mediatikoa jaso zuten atzerritik”. Hameden ustez, Tunisiako eta Egiptoko manifestarien aldarrikapenak hain ziren oinarrizkoak, jende andana batzeko gai izan baitziren.

(75. or)

 

Hemen entzun dezakezu Euskadi Irratian Ane Irazabal eta Mikel Ayestaran kazetariei eginiko elkarrizketa.

Segidan, ikusgai liburuaren egileek eginiko bideo-aurkezpena.

 

Páginas: 196

detalle2

Docuteca

C1
12-01-2018

x61pRelaContWAR

16139760

x61pViewCountWAR

4698

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR