Dokuteka
CARmela, emakumeentzat diseinatutako autoa
Nolakoa izango litzateke emakumeentzat propio egindako autoa? Pentsatzen haste hutsa ere absurdoa da, baina hori ere asmatu dute.
Irudia: Midas
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Berariaz diseinatua. Propio, apropos diseinatua. |
Ana Galarraga: Eta nik bai, ekarri dut zerbait, bueno, hola, pixka bat, txispa gehiagokoa.
Alaitz Ochoa de Eribe: Eskerrak, eskerrak.
Ana Galarraga: Eskerrak, Edurne Gaston Estangari eskerrak.
Alaitz Ochoa de Eribe: A, bueno.
Ana Galarraga: Hark bidali didalako hau, hain justu. Eta kontua da automobil bat diseinatu dutela adimen artifiziala erabilita. Horraino, normal. CARmela deitu diote auto horri, eta berezia da, adimen artifizialari eman dizkioten, ba, diseinatzeko agindu horietan, jarri dutelako izan behar duela berariaz diseinatua emakumeentzat.
Alaitz Ochoa de Eribe: Aaaaa!
Ana Galarraga: Emakumeentzako aproposa izan behar duela.
Alaitz Ochoa de Eribe: Eta nolakoa da niretzako aproposa den auto hori?
Ana Galarraga: Klaro (jakina), imajinatuko duzun bezala, gutaz dauden estereotipo guzti-guztiak biltzen ditu. Adibidez, ze kolore edukiko du?
Alaitz Ochoa de Eribe: Arrosa.
Ana Galarraga: Evidentemente (zein bestela). Eta, gainera, bueno, segurtasun-sistema gehigarriak dauzka, ze denok dakigu emakumeok oso gaizki gidatzen dugula eta arriskutsuak garela errepidean, noski.
Alaitz Ochoa de Eribe: Bueno, bueno, bueno...
Ana Galarraga: Eta, ba, seme-alabak edo umeak eramateko eta familiarentzako-eta ere ondo egokituta dago.
Alaitz Ochoa de Eribe: A, klaro!, aulkitxoak edukiko ditu, ezta?
Ana Galarraga: Bai, bai. Hori guztia dauka, maja.
Alaitz Ochoa de Eribe: Ba, behar dugun guztia, zuk esan duzun bezala. Seguru parasolean datorren ispilu hori ere kriston (kristoren) handia dela, ba, semaforoetan skincare egin ahal izateko edo makillatzeko...
Ana Galarraga: Ba, bai. Ba, bai. Hori ere bai, Hori ere bai.
Alaitz Ochoa de Eribe: Asmatu dut, asmatu dut. Estereotipoek zer daukate? Ba, ez dutela sorpresarik ematen, ezta?
Ana Galarraga: Hori da, kar-kar-kar!
Alaitz Ochoa de Eribe: Ez dakit zer egin, Ana, barre ala negar.
Ana Galarraga: Ba, beitu (begira), gaur barre. Gainera, CARmela egin dutenek ere hori bilatu dute: ba, jendea konturatzea ze absurdoak eta diskriminatzaileak diren…
Alaitz Ochoa de Eribe: A, nahita egin dute.
Ana Galarraga: ... bai, bai, bai. Ba, barneratuta dauzkagun aurreiritzi matxista horiek agerian jartzeko eta erakusteko automobilen diseinuan ere zenbaterainoko eragina daukaten; bai, bai, nahita da.
Alaitz Ochoa de Eribe: Orduan, umore onez hartuko dugu...
