detalle dokuteka-generico-fitxa

Jostailu-iragarkiek sexismoa islatzen dute

Sexismo estereotipo tradizionalak islatzen dituzte jostailu iragarkiek, EMAKUNDEren arabera.

Heldutan jarrera matxistak izatea bultzatzen da horrela eta gizaki gisa garatzea mugatzen zaie umeei.
 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Iazko Gabonetako kanpaina aztertu ondoren, neskentzat eta mutilentzat bideratutako jostailuetan bereizketa egiten jarraitzen du publizitateak. Akzioa edota ibilgailuak erakusten dituzten iragarkietan mutilak agertzen dira gehienbat eta panpin edota jostailu etxetresnen iragarkietan, neskak.
Koloreek ere zeresan handia dute: nesken iragarkietan arrosa nagusi ohi den bitartean, mutilei zuzendutakoetan tono biziak edo neutroak erabiltzen dira.
EMAKUNDEtik salatzen dute ohiko rolen iraupena bultzatzen dela oraindik iragarkietan.
EMAKUNDEko ordezkaria 1.- Ez dut uste jostailuen mundua hobetzen ari denik. Guraso batzuek esaten dute “Ni lehen joaten nintzen patinete bat erostera, orain joan behar naiz derrigorrez neska baten patinetea erostera edo mutil baten patinete bat erostera ez dagoelako patinete neutro bat.
Berriemailea.- Eta bereziki kezkagarria umeentzako iragarkien ehuneko 4,4an nesken sexualizazio nabarmena.
EMAKUNDEko ordezkaria2.- Heldutan jarrera matxistak izatea bultzatzen da eta gizaki gisa garatzea asko mugatzen zaio gaztetxoari.
Berriemailea.- Egoera hau aldatzeko publizitate eta komunikazio-enpresen laguntza ezinbestekoa da, baina baita erosleena ere.

detalle2

Docuteca

B2
29-10-2014

x61pRelaContWAR

16346058
01:20

x61pViewCountWAR

12962

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR