detalle dokuteka-generico-fitxa

Artista, birtuala; dirua, benetakoa

Batzuek susmoa dute adimen artifizialak (AA) gizakia ordezkatuko duela; orain, badaukate beste helduleku bat: AAk sortutako artista batek benetako kontratua sinatu du.

Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Iñaki Guridik zuzenbideaz eta etikaz hitz egiteko atala du, Itziar Alkortarekin batera. Gaurko saioan, adimen artifiziala eta egile-eskubideak izan dituzte solasgai. 

 

 

Irudia: YouTube

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Gospel-ukitu batekin. AEBko beltzen erlijiozko musikaren eragin pixka batekin.
Mengel samarra. Gatz bakoa, ahula.
Ukan-behar. Betebehar.
Egiletza aitortzeko. Sormen-lan baten egilea dela aitortzeko.
Obra hori ustiatzeko eskubidea. Obra horren balizko onurak aprobetxatzeko eskubidea.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Off. Euskadi Irratia.  
Iñaki Guridi. Esan dizuegu. Bederatziak eta hamar minutu dira. Gaur, musikaz hasi behar dugu zuzenbideari eta etikari buruzko gure tartea. 
(abestia) 
Iñaki Guridi. Itziar Alkorta, egun on.  
Itziar Alkorta. Egun on. 
Iñaki Guridi: Ez dakit zure estilokoa ote den kantua.  
Itziar Alkorta.  Ez da nire estiloa, baina ez dago gaizki.  
Iñaki Guridi. Bueno, pop melodikoa, gospel-ukitu batekin; gure gusturako, egia esan, mengel samarra ere bai…  Xania Monet da kantuan ari dena, eta igual badakigulako egin zaigu nortasun handirik gabekoa, Oihane Yustos.  
Oihane Yustos. Bai, badakigulako Xania Monet adimen artifizialez sortutako artista dela. 
Iñaki Guridi. Kontua da, artifizialki sortutakoa izanda ere, benetako kontratua sinatu duela disketxe (diskoetxe) batekin. Benetakoa eta ez nolanahikoa, gainera. 
Oihane Yustos. Hiru milioi dolarreko kontratua sinatu dugu Hallwood Media etxearekin. Universal Music Group taldeko adar bat da disketxe hori, eta adimen artifizialak sortutako artistarekin sinatu du kontratu hori. Ez atzean dagoen pertsonaiarekin, e: adimen artifizialak sortutako artistarekin. 
Iñaki Guridi. Beste kontu bat da diru hori artista birtualarentzat izango ote den edo atzean dagoen benetako pertsonarengana joango ote den, azkenean. Horretan ere izango da borroka. Itziar, Adimen artifizialak sortutako musika entzuten ari gara, baina nor da egilea? 
Itziar Alkorta.  Hori da auzia: ez dakigula nor den egilea. Orain arteko legeek sortzailea babesten dute, baina sortzailea izateko pertsona fisikoa behar da, eta, gainera, ekarpen esanguratsu bat egin behar da. Eta, kasu honetan, ez dira bi ukan-behar horiek betetzen. Beraz, egilea nor den momentu honetan ez dakigu.  
Iñaki Guridi. Momentu honetara arte, sortzaileari, egile den horri, jabetza intelektuala nola aitortzen zaio?  
Itziar Alkorta.  Momentuan, egiletza aitortzeko, copyrighta aitortzeko, beharrezkoak dira esan ditugun bi ukan-beharrak. Eta, behin sortzaile nor den badakigunean, sortzaileari egozten dizkiogu hainbat eskubide; esate baterako, obra hori ustiatzeko eskubidea eta, baita ere, eskubide moralak esaten zaiena: obra hori erreproduzitzeko, aldatzeko eta babesteko eskubideak aitortzen zaizkio. Baina Xania Monet honek ez dauka egiletza-eskubiderik. Beraz, ez dakigu nori egotzi. 
Iñaki Guridi: Europa izan da adimen artifiziala arautzen munduan lehen eragilea, lehen administrazioa, Europako Batzordea. Egile-eskubideak babesten ditu araudia (araudi) berri honek? 
Itziar Alkorta. Ba, ez ditu babesten, adostasun batera heltzeko zailtasun handiak egon zirelako. Adimen Artifizialeko Lege berriak Europa mailan esaten duena da, hain zuzen ere, hiritarrok adimen artifiziala zer den eta zer ez den bereizteko eskubidea daukagula, eta, hemendik aurrera, adimen artifizial hauek, abatar hauek, Xania Monet kasu, etiketatu egin behar direla; alegia, guk jakin behar dugu musika hau abatar batek sortua dela, eta ez humano batek. Horretarako eskubidea daukagu ―gardentasun-eskubidea esaten diogu horri―, eta baita, eta hori ere inportantea da, jakin behar dugu abatar baten aurrean gaudela, kasu batzuetan hain baitira errealak, ba, (non) arazoak eta iruzurrak egon daitezkeela (baitaitezke). Abatar horiek suplantatu egin dezakete beste baten nortasuna, eta deepfake edo iruzur handi horiek ekiditeko ere eskubidea ematen digu adimen artifizialak; baina, oraindik orain, ez dakigu egilea nor den. Ez daukagu hori argi. 

detalle2

Docuteca

C1
07-01-2026

x61pRelaContWAR

38940629
00:04:32

x61pViewCountWAR

1145

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR