Dokuteka
Belarra luze, ingurugiroa bizi
Hiriko parkeetako belarra hazi-hazita dago. Ahaztu egin ote zaie Udaleko langileei belarra moztea? Greban ote daude? Agian, ondo hausnartutako erabakia besterik ez da.
Gure herrietako lorategi eta parke askotan belarra ez da lehen bezala mozten, eta basoko landareak loratu egin dira. Irudi "basati" horren atzean lorezaintza jasangarriago bat dago, No Mow izeneko mugimenduaren parte, naturari bere bidea egiten uztearen aldekoa.
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Soropil. Belar motz-motz eta oso zaindua duen eremua, futbol-zelaietakoa bezalakoa. |
Iñigo Segurola. Gaur egun, gero eta gehiago ikusten ari da hori: ba, belarra, soropila, belar-multzo... ondo mantendutako soropil horiek behar izaten dituzte maiz egiten diren mozketak. Eta gero eta gehiago gertatzen ari da, ba, hirietako soropil horiek ari direla, nolabait, zelai bilakatzen, ez? Mozketa-aldi gutxiagorekin belarrak luzatzen dira. Onurak ekosistemarentzat dira zoragarriak. Kontuan eduki soropil batean, belar moztu batean, apenas ez dagoela bizirik. Belar luze bat uzten dugun heinean, loraldiak agertzen dira, ezkutalekuak daude, eta ekosistema itxi egiten da.
Mikel Baztan. Erabilpena baldin bada aisialdirako, jolasteko, noski. Edo justu herri baten erdian, bueno, ba, egin dezakezu mantenimendu (mantentze-lan) intentsibo bat. Baina beste zonaldeetan (eremuetan) birpentsatu behar dugu, zeren batzuetan baditugu mota interesgarriak eta inportanteak biologikoki, baina baita ere, joe, gure naturaleza, gure ingurumena, gure lorategietan erakutsi ahal dugu, eta baita ere gastuak murriztu, bioaniztasuna sortu, ba, aterpe klimatikoak ere osatu... Orduan, badaude aukera asko gure lorategiak birpentsatzeko eta birmantentzeko.
Mikel Oteiza. Hemen ikusi dugu, pues (ba) bueno, pues, teknikoki ere oso... onura asko dituela, pues hori, nolabait, gune berdeen eta espazio naturalen kudeaketa-mota hau (honek), ezta? Eta, azken finean da, pues, natura hurbiltzea, natura erakustea nola (nolakoa) den, eta naturari ere, pues, bide ematea, pues, bere ziklo osoa egiteko.
Mikel Aranzabal. Erakutsi nahi dugu (diogu) jendeari, ba, zer dagoen hemen hirian, eta oso jende gutxik zekien hemen horrelako altxorra egongo zenik. Ez dakigu nola, baina etorri dira. 20 baino gehiago espezie zenbatu dugu (20 espezie baino gehiago zenbatu ditugu), eta, bueno, eta bat baino gehiago oso berezia(k).
