Natur parkeak zertarako?

Euskal Herriko natur parkeak zaindutako ondare dira, paisaia eta biodibertsitatea babestuz, aisialdirako eta jarduera sozioekonomikoetarako espazioak eskaintzen dituzte baina, sarri, aisialdirako gune soil gisa ikusten ditugu.

Gipuzkoako Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendariak Gipuzkoako natur parkeei buruzko hainbat azalpen eman ditu Eitb-ko bideo labur honetan. 

 

 

 

 

 

Irudia: CC BY-NC-SA 2.0

HIZTEGI LAGUNGARRIA

- Kasuz kasu aztertu. Banaka ikertu.
- Ezaugarriak zabaldu. Ezaugarrien berri eman, informazioa eskaini eta hedatu.
- Pertsona artatu. Gizaki bati ongi etorria eta, kasu honetan, behar duen informazioa eskaini. 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Koldobike Olabide, Gipuzkoako Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaria.Natur parkeak zaindutako altxorrak dira, kontserbazioko, natura-kontserbazioko eremuak, baina beste helburu batzuk ere badare (badaude): paisaia ere zaindu beharrekoa daukagu eta gero hor aisialdia sartzen dugu, bertan dauden jarduera sozioekonomikoak, hau da; baso-zaintza, abeltzaintza eta baita ere parke natural horiek dauden herriak. Egiten dena da oreka hori aurkitu, elkar bizi; natura eta gizakia leku horietan. 

Jaurlaritzak izendatzen ditu eta berak egiten du gero parke naturalen planifikazioa arautu, eta gero Aldundiak egiten duguna da exekuzioa. Babes horiek Jaurlaritzak jartzen ditu, eta gehienbat Europatik datoz(t)en ildotik edo irizpide(eta)tik, eta segun zein bereiztasun (berezitasun) dauzkan (dauzkan berezitasunen arabera) parke bakoitzak, ba jartzen die (zaizkie) babes mota batzuk edo beste(a)k. Batzutan izaten dira mantentzea:  espezie bat izan daiteke zuhaitz espezie ze hor badare, pagadiak eta pixka bat babesteko, edo beste batean igotzea edo handitzea edo pixka bat hazkunde bat lortzea, bai flora eta bai fauna aldetik.
Kasuz kasu aztertzen dira. Ikusten denean ez dakit flora espezie bat babestuta edo zaindu beharrekoa dagoena egiten da(la) itxitura bat edo hegazti bikoteak habia egiten edo umeek zaintzen edo baldin badare, orduan neurri berezi batzuk jartzen dira.

Lau parke natural(a) dauzkagu. Bakoitzak dauzka bere ezaugarriak. Pagoetakoa: hau txikiena da eta hemen gehiena dagoena da basoa eta orduan basogintza eta ganadu manejua. Baita ere badago Miru gorria edo mehatxatuta dauden espezieak.
Aiako harrian izokina dugu, parke naturale(a)n.
Aizkorri eta Aralar, adibidez. Hauek arkaitzak eta kalkaregoak dira. Orduan, hor daude gehiago Ugatzak, hor daude Putreak, hor daude beste beste espezie batzuk.

Parke-etxea da artatzen duen etxe bat, eta beraien funtzioa da informazioa ematea eta gehienbat dibulgazioa; ezaugarriak zabaltzea, ezagutza hori ematea. Aurreko urtean 45.000 pertsona artatu ziren.

C1
03-03-2025
31343379
00:02:10
717