Goi mailako sukaldaritza, iruzurra?

Gizakion oinarri-oinarrizko behar bat asetzen du sukaldaritzak, baina, gure garaiotan, ofizio zikin izatetik espektakulu bihurtzerainoko bidea ere egin du bestelako esparru batean. Eta, puntu horretara iritsita, entzun da espektakulu horren ajeak agerian uzten hasi den ahotsik.

Amarauna saioko audioa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu. 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Kevin Petit, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Ez da edonork esandako zerbait. Hori esan duena norbait garrantzitsua da ezagutza-arlo horretan. 
Zur eta lur geratu dira. Harrituta geratu dira ez zutelako harengandik halakorik espero. 
Tradizioa eta traizioa ia eskutik doaz. Bien arteko lotura oso estua da. 
Berdin dionean hemen jan edo beste inon jan. Aukeratzen duzun tokia aukeratzen duzula, oso-oso antzekoa izango da esperientzia. 
Ezer ez eta festa! Itxura badu, baina, horixe, itxura baino ez du: muina falta zaio. 

 


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Esataria 1: Jatetxerik onena, momentu honetan gastronomia asmatzen ari dena McDonald’s da. Belaunaldi berriei zuzentzen zaie, bezero berriekin konektatzen du eta zerbitzari eta sukaldariak kentzen ari da. Adimen artifiziala darabil, ostalaritza osoan zabalduko den teknologia. Hori da etorkizuna. Gero etorriko dira sukaldari arranditsuak esanez eurek asmatu dutela. Suposatzen da McDonald’s-ek elikatu egiten zaituela. Nik ez nuke esango hori gastronomia denik, baina etorkizuna da. 
Esataria 2: Ez da edonork esandako zerbait, e? Adierazpen horiek dira urteetan Espainiako gastronomia-kritikaririk garrantzitsuenetakoa izandako gizon batenak: Rafael Garcia Santos kantabriarrarenak. Juan Aldaz, soziologoa, egun on! 
Soziologoa: Egun on! 
Esataria 2: Batzuk zur eta lur geratu dira Garcia Santosen adierazpen horiekin. 
Soziologoa: Bai. 
Esataria 2: Baina berak El Pais egunkariko elkarrizketan salatzen du euskal sukaldaritza berria agortuta ikusten duela, ez dagoela ideia berririk: ez dago artistarik sukaldarien artean. Ez dago inor, berak dioen bezala, egunean 14 ordu pasa nahi dituena, dirua galtzen… 
Soziologoa: Bai. 
Esataria 2: Eta berak salatzen du horregatik gastronomia bihurtu dela engainu bat, gezur handi bat. Horrek esan nahi du, Juan, agian egungo sukaldariak bihurtu direla traidore? 
Soziologoa: Nik esango nuke traidoreak naturaz dirala (direla) akaso sukaldariak, ez? Are gehi(ag)o, nik uste, hitz-jokoak egiten, tradizioa eta traizioa ia eskutik doazela, ez? Eta tradizio batek aurrera egin ahal izateko aurrekoari pixkat (pixka bat), hein batetan, traizio egin behar izan dio, bestelakoan, toki berean geundeke eta nik uste aurreratzearen edo garatzearen mekanismo bat aurrekoei traizio egitea dala (dela). 
Esataria 2: Baina tradizioa berritzeko eta garai berrietara egokitzeko ezinbestekoa den haustura hori zein puntatik aurrera bihurtzen da engainu, edo gezur? 
Soziologoa: Nik uste engainu bilakatzen dala, hein batetan, egiazkotasuna edo zintzotasuna galtzen duenean, ez? Baina nik uste, akaso irudi batekin argi ikus(i) litekeela: jatetxe batera jutea (joatea) Portaventurara joatea bezala bilakatzen denean, orduan dator engainua, ez? Nik hori… Portaventurizazioa deitzen zaiona… Bai, etor zintezke Donosti(a)ra edo Euskal Herriko hainbat herritara, jatetxetara, baina berdin dionean hemen jan edo beste inon jan eta ikusten dituzunean jatetxe denek halako zera berdintsuak dauzkatela eta bertakoak bertara ere juten (joaten) ez dirala (direla), hor ariko ginateke Portaventurizazio dena delako hortaz, ezta? 
Esataria 2: Sukaldaritza ofizio zikina zen, sukaldariak ez ziren estimatuak. Luis Irizarrek, nolabait, ikusgarri egin zuen sukaldaritza hori, duintasuna eman zion, espektakulo (espektakulu) ere bihurtu zuen hein handi batean, baina gaur egun askok galdetzen dute ez ote garen ja beste muturrera pasa. Sukaldaritza, askotan, ez ote den espektakulo hutsa, eta espektakulo hutsala, ez? “Ezer ez eta festa!”, batzuk esaten duten bezala. Edo marketin hutsa, ezta? Hori bai, marketin hutsa prezio garestiekin. Eta herritar askoren pertzepzioa da taberna eta jatetxeetan eskaintzen duten janaria ere gero eta antzekoagoa dela, edo berdinagoa. Sukaldariak, nolabait, estandarizatzen ari direla. 
Soziologoa: Akaso, rockstar gehiegi ta zientzialari gehiegi daude, ez? 
C1 C2
06-11-2023
30640727
00:03:25
1470