detalle dokuteka-generico-fitxa

Lan-astea murriztu

Azken aldian, sarri entzuten da zenbait politikari edo sindikaturen ahotan lau laneguneko astearen aldeko aldarrikapena. Herrialde ezberdinetan proiektu-pilotu batzuk garatzen ere hasi dira. Hauxe da horietako bat.

Euskadi irratiko audio labur honetan Britainia Handian egindako froga baten berri eman dute. 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Gerd Altmann, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Zer esanik ez, honelakoak badira. Honelakoak badira, zalantzarik gabe.
Bestelako onurak. Beste mota bateko abantailak, mesedeak edo probetxuak.
6 hilabetez. Sei hilabetetan zehar. 

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Esataria 1. Beno, beste bat. Gu beti ebidentzien alde gaude, zer esanik ez, honelakoak badira. Ana. 
Esataria 2, Ana. Hau gustatu egingo zaizu. Apuntatu egingo dugu. Astean lau lanegun izateak bosten ordez, ez du produktibitatea jaisten eta bestelako onurak ditu, gainera. 
Esataria 1. Onaaaaaa 
Esataria 2. Ederra e? Hori frogatu dute Britainia Handian. Ez pentsa e, horrela e… Ikerketa ere oinarri handikoa izan da. Parte hartu dute Britainia Handiko 61 enpresak 6 hilabetez. Eta ba hori, bost eguneko lan-astetik pasa dira lau egunekora. Begira ze ondo! 
Esataria 1. Soldata berarekin? 
Esataria 2. Soldata bera. 
Esataria 1. Hori inportantea da, e? 
Esataria 2. Hori da inportantea. Ba, ikusi dute onurak dakartzala. Adibidez, nekea %71 murriztu da, gaixotasun bajak %65, eta enpresa horien diru-sarrerak, gainera, igo egin dira %1,4. Zer gehiago behar dugu!? Zer gehiago behar dugu lau eguneko lan-astea jartzeko!? 
Esataria 1. Jaun-andreok, entzun hau ondo, interesatzen zaizue. Eta guri ere bai. 
Esataria 2. Bai. Gainera, proba pilotu honetan parte hartu duten enpresa gehienek, %92ak, horrela jarraitzea erabaki du. Hortaz, zerbait irabaziko zuten enpresek ere. Esan behar da Cambridgeko unibertsitateko zientzialariak arduratu direla prozesu hontaz… 
Esataria 1. Jende serioa. 
Esataria 2.  Hori da. Ondorioak ebaluatzeaz, eta orduan, ba , gure ustez, guziz fidagarriak  dira. 
Esataria 1. Eta eredugarriak eta adibide ederra, ba, guztiok ere jarraitzeko bide honetatik, ezta? Ea horrela den. Hala bedi!  
Esataria 2. Hala bedi!   

detalle2

Docuteca

B2
12-06-2023

x61pRelaContWAR

30303438
00:01:39

x61pViewCountWAR

4003

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR