Zero Zabor Hozkailua

Egoera onean dagoen janari asko alferrik botatzen denez, janari hori berriro jateko moduan jartzeko eta kontsumitzaileei eskaintzeko, egitasmo berezi bat jarri dute abian, eta elkarlanean, hainbat eragilek. Hernaniko udala egitasmoa bere osoan hartu duen lehen udala. (Hamaika Telebista)

Egitasmoaren nondik norakoak ezagutu nahi badituzu, ikusi bideoa.    

 

 

 

Argazkia: Hamaika telebista

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Hobetzeko gai izan. Zertarako gai izan. –t(z)eko gai izan. Egiteko gai naiz, egiteko gauza naiz… Era berean: Ikasteko gai naiz, asmatzeko gai naiz… 

Osasun-berme guztiak bete. Osasunari dagozkion garantia guztiak bete. 

Zero Zabor hozkailuen bidez. Zeren bidez, zeren bitartez, zer erabilita. Era berean: egitasmoaren bidez, lankidetzaren bidez… 

Xahutzea ekiditea (du helburu). Zer du helburu? : aditza + t(zea): ekiditea. Era berean: berreskuratzea du helburu, birziklatzea du helburu… 

Herritarren esku utzi. Noren esku utzi. Herritarren esku utzi dute, herritarrek har ditzaten, beraien eskura jarri. Era berean: zure esku utzi dute, gurasoen esku utzi dute…  

Beraien kabuz utzi. Beraien kasa utzi, beraiek egin dezatela laguntzarik gabe.  

Zigilatzen da bero bitartez. Zigilua jartzen da beroa erabilita.  

Arduratzen dira etiketa itsasteaz. Zertaz arduratzen dira? Aditza + t(z)eaz 

Etiketa itsasteaz arduratzen dira, jartzeaz, ezartzeaz. Era berean: konpontzeaz arduratu dira, erosteaz arduratu dira… 

Segurtasunari dagokionez. Zeri dagokionez, zeren inguruan. Kasu honetan, segurtasunaren inguruan edo gaineanEra berean: garbitasunari dagokionez, tenperaturari dagokionez…  

Hartzeko prest dituzte. Nola dituzte? Aditza + t(z)eko prest. Hartzeko prest dituzte, hartzeko moduan… Era berean: edateko prest dituzte, jateko prest dituzte…                                 

 

              


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Mattin Aldaia, Hernaniko Udaleko Ingurumen zinegotzia. Gogoratu 2010. urtean [urtetik]  gaikako bilketa egiten dugula Hernanin. Lortu ditugu [dugu] % 80ko birziklatze-tasa. Baina pentsatzen dugu hori hobetzeko gai garela. Eta tartea daukagula hobetzeko. Eta hasi ginen pentsatzen non sortzen zen gehien hondakin-kopurua. Eta gehienbat fijatu ginen (arreta ipini genuen) organikoaren hondakinen kopuruan.  

Konturatu ginen ikastetxeek sortzen zutela hondakin-kopuru handi bat, ez? Ikastetxe  horietan aztertuz zergatik gertatzen zen, ba, konturatu ginen hondakin organikoa ez bakarrik plateretan soberan biltzen genuela, baizik eta lapikoetan gelditzen zena ere, janaria, zuzen-zuzenean botatzen zen organikora, ez? Hau ikusita, ja hasi ginen pentsatzen zer formula ezarri, ba, hori hobetzeko, ez?  

Residuo Cero Fundazioa eta Galdakaoko Boluntario Gizartearen  elkartearekin jarri ginen kontaktuan beraiek esperientzia dutelako.  

Alvaro Saiz, Residuo Cero Fundazioko koordinatzailea. Residuo Cero Fundazioak lau urte daramatza proiektu hau lantzen, eta osasun-berme guztiak betetzen ditu. Proiektu hau bai Bizkaiko bai Gipuzkoako bospasei ikastetxetan egiten ari da. Baina bai, egia esanda, Hernaniko udala da lehenengo udala proiektu osoa hartzen duena. Ikastetxeetatik redistribuzioetara (birbanaketara) Zero zabor hozkailuen bidez.  

Mattin Aldaia. Beste herrietan egiten da hozkailu bat jarri, baina etxean erabiltzen dugun hozkailu konbentzionala, ez? Eta pentsatzen genuen guk bermatu behar genuela osasun-aldetik elikagai horiek tratamendu xuxena egitea. Alde horretatik, hozkailua, berezi bat jarri dugu. Vending sistema [sisteman] erabiltzen den makina bat hozkailu bihurtuta, ez? Orduan, herritarrak eta edozein erabiltzailek tekleatu egin behar du [ditu] zenbaki batzuk eta makinak automatikoki ekartzen die aukeratzen duen portzioa (anoa) edo tuperra… 

Bi helburu nagusi betetzen ditugu, ez? Bata elikagaien xahutzea ekiditea eta herritarren esku uztea hori ere, inolako kosturik gabe. Eta bigarren helburua da hondakin organikoa gutxitzea. % 80ko birziklatze-tasa lortu dugu, baina gure helburua da zero zaborrerantz joatea, ez? Ez sortzea; sortzen dugun guztia behintzat birziklatzea.  

Proba pilotu bat egiten ari gara bi ikastetxeekin. Eta ikusiko dugu ba ikasturte honetan nola funtzionatzen duen. Gero datorren ikasturtean zabaltzeko gogoa daukagu, eta nahia.  

Jone Notario, Garbitaniako Hondakinen Hezitzailea. Proiektu honetan nire funtzioa da, pixka bat oraintxe, hasiera batean behintzat, ikastetxeei laguntzea janariaren manipulazio honetan, segurtasunez egitea pausu guztiak, dituzten zalantzekin laguntzea eta ja pixka bat soltura  (trebetasuna) hartzen dutenean prozesuarekin, ba, beraiek beraien kabuz uztea eta koordinaketa-lanetan eta bueno, pixka bat kontrolatzen egotea prozesua kanpotik.  

Guha Ahmed-Abba ikaslea. Guk etiketak inprimatzen ditugu, jartzen ditugu eta hozkailura eramaten dugu. 

Diego David Zelaya ikaslea. Abatidoratik (eraisgailutik) ateratzen ditugu eta hozkailu txikian sartzen ditugu, eta pisatzen ditugu eta jartzen dugu zenbat kilo pisatzen ditu [dituen]. 

Jone Notario. Hasierako fasea, dela ontziratzearena, janaria ontziratzearena, Auzolaneko sukaldaria arduratzen da. Marmita aman edo sobratutako jatekoa, egiten dena da tenperatura hartu lehenbizi. Tenperatura egokia bada, egiten duena da ja(da) tuper hauetan banatu. Behin banatuta daukagunean janaria barnean, termo-zigilagailura eramaten du irakasleak eta itxi egiten dugu, bai? Zigilatzen da bero bitartez. Eta lortzen duguna da tuperra itxita gelditzea. Behin tuperra itxita, eta ikasleak arduratzen dira etiketa itsasteaz. Eta behin tuperra etiketatuta dagoenean egin behar dutena da ikasleek tenperatura-eraisgailura edo, bueno, erderazko abatidora deitzen den makina honetara sartzea.  

Makina honek egiten duena da 65 gradutik 4 gradutara jaisten du janariaren tenperatura 90 minututan. Modu honetan bermatzen duguna da hozte seguru bat, bai? elikagaien segurtasunari dagokionez, ba, modu seguruan egitea hozte hori. Eta ondoren, 90 minutu pasatuta, ikasleek egiten dutena da hotz dauden tuperrak atera, hozkailu eramangarri honetan sartu, eta behin sartuta dakarrenean, egiten dabena  (dutena) da pisatu. Zertarako? Zaborren bilketatik murrizten ari garen organikoaren kopurua ezagutzeko zein den, bale? Zenbat kilo-janari murriztu ditugun ezagutzeko. Eta besterik gabe, ja badoaz kalean dauden vending makinetara eta hor sartzen dituzte tuperrak, eta ja herritarrek nahi dutenean hartzeko prest dituzte.  

Guha Ahmed-Abba. Honekin lortzen duguna da jendeari laguntzea… 

Diego David. Bigarrena, janaria ez dela botatzen…  

Guha Ahmed-Abba. Eta hirugarrena, ikastea zergatik proiektu bat egiten ari garen.      

C1
15-07-2021
28537102
00:05:25
1297