detalle dokuteka-generico-fitxa

Daltonismoaren historia

ZIENTZIAREN HISTORIA ataleko bideo honek John Dalton du protagonista. Ibilbide luzea eta emankorra izan zuen zientzialari britainiarrak. Kimikaria, fisikaria eta matematikaria izan zen. Eta, daltonismo izenarekin ezagutzen dugun alterazio genetiko batekin jaio zen.

26 urterekin konturatu zen John Dalton  ez zituela koloreak gainerakoek bezala bereizten, eta gaitz horren zergatia aztertzen hasi zen. Lan horren emaitza izan zen 1794. urtean argitaratu zuen "Koloreen ikusmenari buruzko gertaera bereziak" zientzia-artikulua. Bertan, koloreak desberdin hautematen dituztenei eragiten dien aldaketa hori deskribatu zuen.  

 

Jatorrizko bideoa, helbide honetan aurkituko duzu.

ZIENTZIAREN HISTORIA ataleko bideoek gure historia zientifiko eta teknologikoaren gertaerak aurkezten dizkigute labur-labur. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.  

 "Daltonismoaren historia" bideoa egin dute:  

Zuzendaria: Aitor Gutiérrez  

Gidoia: Jose A. Pérez Ledo  

Zuzendaritza zientifikoa: Enrique F. Borja  

Ekoizpen exekutiboa: Blanca Baena - K 2000  

Ekoizpena: Emi Otaegui eta Olatz Vitorica  

Musika: Israel Santamaría  

Dokumentazioa: Susana Díaz Grafismoa: Fernando Serrano  

Lokuzioa: Jaione Insausti 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Daltonismoaren historia  

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren Zientziaren Historia.  

Gizon hau John Dalton da, britainiar kimikaria, matematikaria eta meteorologoa. 1766an jaio zen familia oso xume batean. Oraindik haurra zela, adimen ikaragarri baten jabe zen. 12 urterekin eskolak ematen lan egiten zuen, eta 15ekin ikastetxe bateko zuzendaria zen.  

Aurora borealek liluratzen zuten Dalton, eta azterketa sakonak egin ondoren, ondorio bat atera zuen: Lurraren magnetismoaren eraginez sortzen zirela. Baina deigarria zera da, Daltonek aurora horiek begiratzen zituenean ez zituela jende gehienak bezala ikusten. Berak horrela ikusten zituen. Daltonek koloreak hautemateko urritasun bat zeukan, deuteranopia izenekoa. Harentzat arrosa eta urdina oso antzekoak zirelako jabetu zen horretaz. Berak horrela ikusten zuen mundu guztiarentzat urdina zen kolorea.  

Daltonek asaldura arraro hura ikertzeari ekin zion eta ohartu zen humore beirakara, hau da, begi-globoaren barruan dagoen likidoa, bere kasuan urdina zela. Ezin zuenez frogatu, Daltonek zientziari eman zizkion bere begiak. Hil zenean, bere medikuak egiaztatu zuen Daltonen begien humore beirakara ez zela urdina eta gainerako gizakiena bezain koloregabea zela. Dalton oker zegoen.  

Bere begiak Manchesterreko Literatura eta Filosofia Sozietatearen esku geratu ziren armairu batean gordeta 1995era arte. Urte hartan fisiologoen talde batek begiak hartu zituen, analisi genetiko bat egiteko. Horrela aurkitu zituzten.  

Analisi horren arabera, Daltonek kontrakoa uste arren, ez zeukan gorria ikusteko arazorik, baizik eta berdea. Gaur egun, espektro kromatikoa behar bezala hautemateko ezintasunari daltonismoa esaten diogu. Bizitzaren ironiak, aurora borealak ulertu zituen lehen pertsonaren abizena erabiltzen dugu gaur egun koloreak ikusteko ezintasunari deitzeko.                

detalle2

Docuteca

C1
09-11-2020

x61pRelaContWAR

23098254
01:51

x61pViewCountWAR

3447

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR