Mixel Labéguerie euskal kantaria

2020ko uztailaren 28an bete dira berrogei urte Mixel Labéguerie kantaria hil zela.

Euskadi Irratiko Argi ibili saioan kantariaren biografia laburra eskaini dute. Medikuntza-ikasketak egin zituen arren, kultura sustatzaile, bertso-epaile eta politikaria ere izan zen  Labéguerie, eta euskal kantagintza modernoaren aitatzat jotzen da.

 


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Maialen Otermin esataria.- Mixel Labéguerie euskal kantariaren heriotzaren 40. urteurrena betetzen da gaur. Medikuntza-ikasketak egin zituen arren, kultura sustatzaile, bertso-epaile eta politikaria ere izan zen eta euskal kantagintza modernoaren aitatzat jotzen da, Janire Generabarrena.

Janire Generabarrena esataria.- Uztaritzen, Lapurdin, jaio zen 1921ean eta Okzitaniako Tolosan hil, gaurko egunez, 1980an.

Medikuntza ikasi zuen Bordelen, baina gaztetatik murgildu zen euskal kulturan eta bere azken urteak politikagintzan eman zituen.

1943an euskara sustatu eta Euskal Herriaren batasuna lortzea helburu zituen elkartea, Euskaldun Gazteen Batasuna sortu zuen.

Bertsozale amorratua, 36ko gerraren ondoren egindako lehen bertsolari-txapelketan epailea izan zen. Euskaltzaleen Biltzarreko presidentea eta euskaltzain urgazlea ere bai.

Euskal kantagintza berriaren sortzailea, 60. hamarkadan argitaratu zuen lehen diskoa, Baionako Goiztiri diskoetxearekin. Hego Euskal Herrian, 1963an, beste disko txiki bat grabatu zuen. Bi disko txiki eta zortzi abesti, hori baino ez zuen argitaratu Mixel Labegeriek, nahikoa aro berri bat zabaltzeko.

Xabier Letek zioenez, garrantzitsuak izan ziren oso, euskal kanta herrikoien estilo-aldaketan.

Kulturan ezezik, politikan ere eman zituen urratsak.

Enbata mugimendu abertzalearen sortzaileetako bat, hiru aldiz izan zen Kanboko alkate eta Parisen diputatua ere bai.

Zazpi urtean bost bihotzeko jasan zituen eta gaurko egunez duela 40 urte hil zen.

Bere azken agurrean 4.000 lagun bildu ziren Kanbon.

B1
28-07-2020
22550425
01:54
361