Epidemien eragina arkitekturan

Historian zehar izandako epidemiek behin eta berriz hirien berregituratzeak eragin dituzte.

Ioar Cabodevilla arkitektuak izurrite horiek Iruñean izandako eraldaketen berri eman du, Euskalerria irratiko solasaldi honetan.

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
KAZETARIA. Zenbateraino alda ditzakete pandemiek gure hiriak? Ioar Cabodevilla, arkitekoa, egun on!
IOAR CABODEVILLA.  Aio!
KAZETARIA. Pandemiek hiria aldatu, Ioar, zenbateraino eginen dute?
IOAR CABODEVILLA. Bueno, historiak erakutsi digu beti harreman zuzena egon dela arkitektura eta epidemia-krisien artean, hau da, beti osasun-publikoaren inguruko arazo bat izan denean, hiria guztiz birpentsatzera eraman gaituzte. 
KAZETARIA. Atzera begira jar gaitezke, esate baterako, Erdi Aroan peste (izurrite) izugarri bat izan zen.
IOAR CABODEVILLA. Bai, XIV. mende inguruan peste-beltzak (izurri-beltzak) izugarrizko kalteak eragin zituen populazioan eta, horrek, lehenengo txip aldaketa edo eragin zuela esan genezake. Planteatu ziren berrikuntza guztiek Errenazimendua ekarri zuten gure historiara: bai arkitektura eta baita hirigintza birpentsatu egin ziren, ikusi zen Erdi Aroko hiria alde batera utzi behar zela eta hiriak guztiz berriztatu behar zirela, batez ere, aireztapen eta argiztapen baldintza egokiagoak zituzten hiri baten bila joan behar zela.
KAZETARIA. Eta, esate baterako, XVIII. mendean epidemiak saihesteko, plazetan, iturriak jartzen hasi ziren, Ioar, eta hilerriak, oso oker ez banago, hirien erdiguneetatik ateratzen eta XIX. mendean kolera azaldu zen.
IOAR CABODEVILLA. Bai, hala da, bueno, gure hirian txertatzearren, XVII. mendean Noaingo akueduktuari esker ekarri zen ura Iruñeko erdigunera eta, orduan, alde zaharrean ditugun iturri famatu eta ospetsuak eraiki ziren eta, hortik, daukagu Nabarreriako iturria, Errekoletas plazan, eta abarreko iturri horiek. Eta hor hasi zen hiria osasuntsuago bilakatzeko nahi hori eta, hortik aurrera, XVII. mendean epidemia berri bat izan genuen, kolera hain zuzen ere, eta hor ja ikusi zen herria guztiz berraldatu behar zela. Eta, horren harira, izan genituen harresien eraisteak. Pentsatu behar dugu Iruñean XIX. mende bukaeran alde zaharrean populazio gehiegi zegoela, jendea elkarren artean hurbilegi bizi zen bata bestearen artean eta, orduan, kolera eta abar sakabanatzeko (zabaltzeko) errazagoa zen.
KAZETARIA. Aizu, eta kolera airearen bitartez kutsatzen zela...
IOAR CABODEVILLA. Hori uste zen! Ze azkenean kolera ez zen airearen bitartez kutsatzen baizik eta uraren bitartez. Baina airearen bitartez kutsatzen zela uste zenez, eman zioten izugarrizko garrantzia aireztapenari: etxebizitzen aireztapenari eta argiztapenari. Horregatik pasa ginen alde zaharreko etxe estu horietatik bigarren zabalguneko etxebizitzetara. Hau da, kaleak zabalagoak, etxebizitza-oina laukiduna zen eta leihoak bai kaleetara, bai barruko patio zabaletara ematen zuten.
KAZETARIA. Pandemia garaikidea, XX. mendean horren garrantzia arkitektura diseinuaren inguruan azpimarratu behar da.
IOAR CABODEVILLA. Bai eta XX. mendean jada hasi ziren kutsadura arazoengatik sortutako arazoak. Orduan, momentu horretan hasi ginen ingurugiroari begira: natura hirian sartzen. Ikusi zen parkeak beharrezkoak zirela, zuhaitzak ezinbestekoak, eta industria eta fabrika guztiak hirietatik aldentzera. 
KAZETARIA. Oso ongi, ba, Ioar Cabodevilla, arkitektoa, mila esker eta nahi duzun arte!
IOAR CABODEVILLA. Mila esker!
B2
22-04-2020
21883429
00:03:52
1008