Maskarak eraginkorrak ote dira?

Hemendik aurrera, nonbait, denok maskarekin ibiliko gara kalean, oso garbi ez bago ere horien eraginkortasuna.

Zainketa intentsiboetan lan egiten duen Felix Zubia medikua elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Osasun Etxea programan, bere iritzia jakiteko.

Programa osorik entzun nahi izanez gero, egin klik hemen.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
ESATARIA. Bueno, hitz egingo dugu gero, eta ikusiko dugu buelta hori nola izaten den, baina behintzat jada ikuspegia bueltan jarrita, eta hor, bueltatze horretan, aipatu digute ba apirilaren 26tik aurrera, seguru aski murrizpen-neurriak izango direla, baina malguagoak, eta horren barruan aipatzen da maskara erabili beharra, maskarila erabili behar hori. Kalera irten eta, beste herrialde batzuetan oso ohituak dauden bezala, Txinan eta ikusi ditugu, ba guk ere igual hasi beharko dugula, itxialdia bukatzen denean kalera ateratzerakoan maskarak erabiltzen.
Eta honetan ere entzuleak arduratuta daude. Eta galdera egiten digute. Nolako maskarak erabili behar ditugu, ordea, Felix? Eta izango al ditugu maskarak?, non eskuratu ahal izango ditugu? Eta ez baldin badauzkagu?, ze itxura guztien arabera eta momentu honetan oso dira urri... Batzuk etxean egiten ere hasi dira, baina etxean egindako horiek balio al dute?
FELIX  ZUBIA MEDIKUA. Bueno ba, aber ia guzti hau argitzeko gauza naizen. Maskarilen eraginkortasuna edo behintzat, bi zentzutan neurtzen da. Eta garrantzitsuena, eta behar bada, ez dugu ondo ulertzen da, geuk ditugunok, hau da, sintomarik gabeko horiek besteak ez kutsatzeko.
Maskarila bat janzten dut besteak babesteko, ez geure burua babesteko. Hau da, neuk izan dezaket birusa, eta birus horien kopurua murrizteko eta kanporatuak gutxiago izan daitezen jantziko dut maskara. Orduan, maskarak 3 taldetan edo banatzen ditugu, FFP kodigoaren arabera, ez? FFP1 kodea dutenak dira kirofanoko maskarak, paperezkoak edo pororik handienak dituztenak. Pentsa, birusak izaki oso-oso txikiak direla, mikroskopio elektronikoak behar direla ikusteko. Beraz, zulotxoetatik ihes egiten dute. Eta poro txiki-txiki txikiak, ia pororik gabeko maskarak beharko genituzke gelditzeko: hori adierazten du FFP kodigo, kode horrek. Orduan, kirofanoko maskarak dira balioko luketenak geuk kanporatzen ditugunak jendearengana ez iristeko, baina geure burua babesteko balio gutxi dute.
Ondoren FFP2 maskarak daude, hauek dira geu ezkutatzeko balioko luketenak. Geuk janzten ditugunak dira  ospitaleetan eta osasun-zentroetan baina oso deserosoak dira, presio handia egiten dute eta denbora luzez eramateko oso zailak dira. Eta ondoren FFP3 dira egoera berezietarako edo maniobra berezietarako erabiltzen ditugunak, ba kutsadura % 100ean ia ekiditeko. Beraz, beharko genituzkeenak dira ba maskara kirurgikoak, etengabe aldatu, egunero edo, denborarekin eraginkortasuna galtzen dutelako. Eta horretarako, ba milioka beharko genituzke, eta momentu honetan ez daude. Orduan, nik nahiko urrutiko zerbait ikusten dut.
Eta gero, honi lotuta, nik uste babes-neurri handiena distantzia dela, isolamendua dela. Birusa batez ere, arnasbideetatik datozen tanta bidez kutsatzen da, eta metro eta erdi, bi metroko tarte hori beti errespetatu behar dugu, maskarilarekin edo gabe: ez dezala ziurtasun faltsurik eman.
Eta azkenik, etxean egindako maskarilek eraginkortasun baxua dute. Zergatik, ba tarteko zulotxo hori edo porositate hori ez dugulako kontrolatzen. Orduan, nik ez nituzke ordezko bezala erabiliko.
ESATARIA. Bueno, ikusiko dugu. Itxoin egingo dugu zer gertatzen den. Eta zer...
FELIX  ZUBIA MEDIKUA. Bai, baina ez dezala inork horrekin behintzat neurririk erlaxatu, lasaitu. Hau da, beti metro eta erdi, bi metroko distantzia da ziurtasuna emango diguna. Eta ondoren, etengabean, eskuak garbitzea, eta ondoren, etxeko gainazala garbitzea.    
ESATARIA. Maskararik ezean, ez dakit ba nik, beste trapuren bat, zapiren bat... Badakizu, ez? Inertziaz ere egiten dugu ez, kalera erosketak egitera irteten garenean, eta jendea ikusten da, maskararik ez badu ere, ba lepoko zapiak edo, baina horrek ez dauka, ez dauka eraginik.
FELIX  ZUBIA MEDIKUA. Ez. Ez dauka eraginkortasunik, ez.
ESATARIA. Psikologikoki bai, igual.
FELIX  ZUBIA MEDIKUA. Bai. Geure burua babestutzat ikusten dugulako, baina bestela ez.
B2
14-04-2020
  • Zubia , Felix
21840361
00:03:49
2078