detalle dokuteka-generico-fitxa

COVID-19aren izurria argitzen: 6. atala.- Pandemiaren metaforak

Seigarren atal honetan, Ana Galarragak azalduko digu gerra-hizkera erabat zabaldu dela COVID-19az hitz egiterakoan. Baina zientzialariek ohartarazi dute horrek arrisku handiak dituela. Eta gerraz baino suteaz hitz egingo bagenu?

COVID-19 koronabirusaren izurria argitzen Elhuyar Fundazioaren informazio-pilulen seigarren atala da hau. 
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Ana Galarraga.- Azkenaldi honetan ikusten ari gara COVID-19arekin lotuta gerraren metafora asko erabiltzen ari direla. Bada, gerra-hizkera zabaldu da, bereziki politikarien artean, eta hor hitz egiten dute lehen lerroaz, gerra irabazteaz, eta abar. Baina zientzialariek ohartarazi dute horrek arrisku handiak dakartzala. Adibidez, minbizian, bada, ze kalte egiten duen gerra irabazi behar horrek, ezta? Ematen du galtzen duenak, alegia, gaitza gainditzea lortu ez duenak, ez duela nahikoa jarri bere aldetik. 

Horren ondoan, beste zientzialari batzuk, adibidez, Maria Martinon Torres eta Juan Luis Arsuaga paleontropologoek, sutearen metafora erabili dute. Haiek ez dute ukatzen hedatu egingo dela, erre egingo da eremu handi bat, baina horrekin batera, bada, eman dituzte beste, horrela, zantzu batzuk 

laguntzen dutenak egoera hau hobeto ulertzen eta aurre egiten, beraz. 

Adibidez, hitz egiten dute fokuez, fokuak itzaltzeaz, eta, batez ere, hitz egin dute kimuak gordetzeaz, gerora landatzeko eta bere onera ekartzeko erretako eremua. 

detalle2

Docuteca

B2
06-04-2020

x61pRelaContWAR

  • Galarraga , Ana
21817182
01:25

x61pViewCountWAR

2888

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR