COVID-19aren izurria argitzen: 5. atala.- Erabateko konfinamendua

Bosgarren atal honetan, Ana Galarragak azalduko digu zertan bereizten diren konfinamendua, bakartzea eta berrogeialdia.

COVID-19 koronabirusaren izurria argitzen Elhuyar Fundazioaren informazio-pilulen bosgarren atala da hau. 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Ana Galarraga.- Asko dira erabateko konfinamendua eskatzen ari direnak. Tartean, zientzialariek garbi dute. Egin dituzten eredu matematikoetan ikusten dute ezinbestekoa dela ahalik eta jende gehiena gelditu dadila beren etxeetan.   

Zertan bereizten dira, ordea, konfinamendua, bakartzea eta berrogeialdia? 

Hiruran entzun ditugu COVID-19ari lotuta, eta bereziki hasieran, isolamendua edo bakartzea aplikatu zen; hau da, gaixo zeudenak besteetatik bereizi eta inolako harremanik gabe ez zezaten izan ez hedatzeko gaitza. 

 Gerora etorri zen berrogeialdia, badaezpada ere, denak egotea gordeta beren lekuetan eta ikusi arte sintomak garatzen ote zituzten edo gaixotzen ote ziren, ez mugitzea. 

Eta hori ikusi genuen, adibidez, aireportuetan eta birusaren transmisioa erraza den lekuetan. 

Azkenean etorri zaigu konfinamenduaren agindua. Horrek esan nahi du populazioaren zati handiena, guztiak, ezinbestekoak ez direnak izan ezik, beren etxeetan gelditzea. 

Kontua da Europako herrialdeetan, aurrena Italian eta gero Espainian, bada, konfinamendu hori ez dela osoa edo erabatekoa izaten ari, eta horrek ekarri du ez gelditzea hedapena espero zen neurrian. 

Beraz, zientzialariei kasu eginez gero, konfinamendu osoa edo erabatekoa izango litzateke egokiena eta eraginkorrena. 

B2
03-04-2020
  • Galarraga , Ana
21806365
01:45
463