Dokuteka
Isildu ez zirenak: Bizenta Mogel
Historiako emakume bertsolarien berri eman nahi du ETB1eko "Hitzetik Hortzera" saioak. Urteetan itzalean egon diren hainbat emakumeren ahotsak bildu dituzte, bakoitza bizi izan zen garaiari ere erreparatuz. Atal honetan, Azkoitian, 1782ko ekainaren 6an jaio eta 1854ko irailaren 29an Abandon hil zen Bizenta Mogel alegialaria eta bertso-jartzailea.
Jatorrizko bertsoak EHUren Bidebarrieta aldizkariko helbide honetan dituzu irakurgai.
Jatorrizko bideoa, berriz, helbide honetan aurkituko duzu.
Eider Perez.- Bizenta Mogel alegialari moduan ezaguna da euskal letren munduan, baina bertso-jartzailea ere izan zen. 1804an argitaratu zuen Ipui onak liburua eta urte batzuk beranduago, 1828an, egin zituen Gabon-kantak eta bertsoak.
Urtebete eskasekin umezurtz geratu zenean Azkoitiatik Markinara joan zen bizitzera, bere osaba Joan Antonio Mogel apaiz idazlearekin. Osabak euskaraz, gazteleraz eta latinez irakurtzen eta idazten irakatsi zion. Ondorioz, garaiko emakumezkoen heziketa-mailarekin konparatuta, nabarmen handiagoa izan zen Bizentak erdietsitakoa.
Erlijioari, moralari eta ohitura onei buruz mintzo da bere bertsoetan eta foruen eta euskararen defentsa argia egiten du. Entzun ditzagun bizkaitar ona izateari buruz idatzi zituen bertso hauek.
Ahotsa: Oihana Iguaran
Eskusoinua: Joxan Goikoetxea
|
“Bizkaiko nekezaliei” Lur atxurtuan daukez Ardaua ta pipia Txakolina morkuan Gizon gazte bat bada Neskatilak darue esan lotsa barik Ze lagun hartzen dozun Munduko esamesei |
“Bizkaiko nekazariei” Lur aitzurtuan dauzka Ardoa eta pipia Txakolina mokoan (ahoan, mihian) Gizon gazte bat bada Neskatilak dute esan lotsa barik (gabe) Ze lagun hartzen duzun Munduko esamesei |
