Dokuteka
Besarkada bat emango didazu?
Elkarri egiten diogu maitasun-keinuetako bat da norbait besarkatzea. Baina batzuetan lotsagatik gehiago kostatzen zaigu besarkada luze bat ematea.

Eta zuk baduzu besarkada emateko ohiturarik?
MANU ETXEZORTU.- Goizean gogora ekarri dizuegu kontua. Maitasun-keinua besarkada luze bat izan daiteke, edo laztana edo musua. Ziortza Karrantza. Egun on Ziortza.
ZIORTZA KARRANTZA.- Egun on Manu.
MANU.- Ziortza oraintxe esplikatuko diguzu zergatik den hain garrantzizkoa besarkadak ematea eta zergatik bi minutuko besarkada horiek. Azalduko diguzu, baina lehendabizi entzun nahi dugu herriak zer dioen. Tamara joan da kalera grabagailua hartuta eta galdetu du, galderak egin ditu besarkadei buruz. Izan zara Zumaian ezta, Tamara?
TAMARA FERRARI.- Bai, beno galdetu diet ea ematen dituzten, ea kosta egiten zaien, edo jasotzea gustatzen zaien. Besarkadak ematen dituzue?
HERRITARRA 1.- Guk bai.
HERRITARRA 2.- Bai.
HERRITARRA 1.- Bai, bai
TAMARA.- Baina, nolakoak?
HERRITARRA 2.- Minutuko bost ez, baino…(barreak) Eta momentu gogorretan ere joaten zara eta besarkada bat ematen diozu baita ere. Baina bestela etxean bai niri gustatzen zait igual semea etortzen denean edo… muxu bat, besarkada ba edo…
TAMARA.- Eta gero, ez dakit musu ematearena eta, batzuei ez bada oso ezaguna, pixka bat kosta egiten zaio(e) edo deseroso egiten zaio(e).
HERRITARRA 1.- Lehengusu-afarietan eta, gustura gaudenean orduan irten egiten du.
TAMARA.- Orain bada, ohitura pixka bat ez al da zabaltzen ari gizonen artean akaso beno, musu ba, edo bi musu.
HERRITARRA 1.- Bai, igual askotan, aspaldian ikusi gabe eta oso…, afektu handia baldin badiozu mutil horri edo gizonezko horri ba, bai.
TAMARA.- Beno, eta orduan zuentzako hori zerbait aberasgarria da ez? Besarkadak, musuena. Gustukoa duzue jasotzea?
HERRITARRA 2.- Nik bai, nik bai.
HERRITARRA 1.- Puntualmente (unean-unean) bai, bai. Tokatzen denean bai.
MANU.- Beno, Ziortza laburtzeko. Euskal Herriak besarkada premia handia daukala iruditzen zait ezta? Aspaldi ikusi ez dugun norbait ikusten badugu orduan bai, besarkada ematen diogu, ez oso luzea, baina ematen diogu. Eta bestela, ba, umeekin eta bai, hor ez dago arazorik, baina helduen artean. Kosta egiten da pittin ba ez?
ZIORTZA.- Ematen du aitzakiaren bat bilatu behar dugula ez? Gaizki baldin badago agian ateratzen zaigu errazago edo aspaldian ikusi ez dugun lagun hori, ez? Egia da ikusten dugula onuragarri direla ezta? Horregatik ematen ditugu oso momentu gaitzetan. Ateratzen zaigu ikusten dugulako beste pertsona laguntzeko edo gure gertutasun hori adierazteko, ba seinale bat dela. Orduan ikusten dugu azkenean hori hor dagoela, inportantea dela. Baina, askotan behar ditugula aitzakiak eman ahal izateko. Bestela ematen du ba hori, beldurra edo ez dakit lotsa ematen digula luzatzea gehiegi.
MANU.- Eta zer proposatzen diguzu? Aitzakia edo arrazoi konkreturik gabe besarkadak ematea Ziortza?
ZIORTZA.- Bai, agian normalizatu beharko genuke gehiago ez? Txikiekin egiten dugun bezala, askotan ateratzen zaigula horrela zuzenean.
TAMARA.- Eta onak esan duzu direla. Baina, zertan dira onuragarriak
MANU.- … besarkadak?
ZIORTZA.-Beno, ba gauza askotan ez? Azkenean jasotzen dugunean besarkada bat ikusten da ba gure buruak esaten digula momentu… konfiantza daukagula gure buruarengan. Ziurtasuna transmititzen digu ere bai. Ikusten dugu ere haserreak murrizten laguntzen digula ez? Oso haserre baldin bagaude, besarkada bat jasotzean momentu horretan gure garunak gauza da oxitozina hormona hori jariatzen duela eta hormona hori jariatzerakoan egiten duena da gure gorputzeko presio arteriala jaisten du, eta orduan ba lasaiago sentitu gaitezke. Orduan ikusten da oso onak direla, bai jasotzea eta bai ematea besarkadak.
