detalle dokuteka-generico-fitxa

Musuak eta musu motak, aztergai

Usoa Arbelaitzek ikerketa bitxi bat aurkeztu du 'Airean' saioan. Antza denez, musuek garrantzia omen dute bikotekidea aukeratzeko orduan.

Ezagutu itzazu musuen inguruko sekretu gehiago bideoa ikusiz.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Jaime Otamendi.- Aiba!
Usoa Arbelaitz.- Musuak, aizue, ze ematea gustatzen zaigu, jasotzea gehiago, bueno, segun-eta nork ematen dizun, baina bueno… Kontua da Oxfordeko Unibertsitatean ikerketa bat egin dutela eta ikerketa horretatik atera dute edo konturatu dira bikotekidea hautatzeko garaian musuek garrantzia dutela. 900 pertsona baino gehiagori egin diete galdeketa bat eta erantzunen arabera, hiru teoria atera dituzte:
Teorietako batek esaten du: musuaren arabera, bada, nolabait ere, baloratzen dugula bikoteak izango lukeen genetika. Hau da, ondorengoak sortzeko garaian, bada, pertsona hori nolakoa izango den ba bai esaten dutela musu horiek.
Bigarren teoriak dio musuak sexurako grina pizten digula, kitzikapena sortzen duela.
Eta hirugarren teoriak dio, bada, musuek harreman bat mantentzeko garaian, harreman horren iraupenean eragina dutela eta ondorioak, teoria horiez aparte, ondorioak ere atera dituzte.
Lehenengo ondorioak dio emakumezkoak selektiboagoak garela musuen arabera bikoteak aukeratzen gizonezkoak baino. Eta bigarren ondorioak dio galdeketa horretan parte hartu duten pertsonen gehiengoak musuari garrantzi handiagoa ematen diola, bada, gero datozen sexu-harremanei baino.
Eta guri Oxfordeko ikerketak aitzakia eman digu musuen inguruko azterketa bat egiteko erredakzioan, ze musuak ezberdinak izan daitezke, kasuaren edo egoeraren arabera.
Esate baterako, badauzkagu agurtzeko musuak. Pertsona bat aurkezten dizutenean edo aspaldian ikusi gabeko lagun bat topatzen duzunean, guk gure kasuan bi musu ematen ditugu. Frantzian, bada, hiru ematen omen dituzte, hori ere kulturala delako. Beraz, hor daude, batetik agurtzeko musuak.
Bestetik, badauzkagu guk senide-musua deitu diogun horri . Hori da, badakizue, familiatan eta familia-bazkarietan eta elkartzen gara hor, haurrak dira gehien sufritzen dutena senide-musuak eta hor hasten dira osaba-izebak musukatzen eta ai! zer moduz zaude? Eta hau eta beste. Beti badago hor izebaren bat musua ematerakoan halako ziztada egiten dizuna eta hori ere agoantatu behar izaten da. Tira! Senide-musuak ere badaude.
Beste bat. Kulturala dela esan dugu. Adibidez, eskimaldarren musua. Hor, sudurrarekin ematen duten hori. Nonbait ezpainak izoztuta izaten dituzte eskimalek bizi diren tokia dela-eta eta hortaz, sudurrarekin ematen dute musu.
Guk ez dakigu negu-partean Gasteizen ere, adibidez, horrela ematen ote duten.
Eta beste musu bat ere otu zaigu: pikoa esaten dugu guk. Hor, badakizu, ezpainak ezpainekin elkartuta ematen den hori. Hau konfiantza handia dagoenean ematen dela uste dugu guk eta den-denei ere ez zaie gustatzen ba hori, ba lagunarekin topatu eta ba bi musu ohiko eman beharrean, pikoa, ezpainetik ezpainera ematerako. Horri deitu diogu guk pikoaren musua.
Eta nik tertulia-kideei musuei buruz galdetu nahi diet. Ez dakit zuek hola musu-sailkapenik baduzuen, musuak emateko ohitura baduzuen…
Estitxu Garai.- Musuen kontuan, niretzat zelako garrantzia duen kulturen gaiak, ezta? Ze niri gertatu izan zait, adibidez, egon ingeles batekin eta ingeles hori aurkeztu eta ni joan bi musu ematera eta igarri nola bera sentitzen zen pixka bat erasotuta  ze han ez da ohikoa, pertsona bat aurkezten dizutenean musu ematea.
U.A.- Ingalaterran ez da ohikoa hori.
E.G.- Ez, ez da ohikoa. Orduan, ba bueno, pixka bat garrantzizkoa da ezagutzea tokian tokiko kulturak eta ohiturak, musuei dagokienez, behintzat, ze bestela hanka sar dezakezu.
U.A.- Bai, garrantzitsua izaten da, bai.
 

detalle2

Docuteca

B2
16-10-2013

x61pRelaContWAR

16292402
03:57

x61pViewCountWAR

9555

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR