detalle dokuteka-generico-fitxa

Publizitatea eta kontsumoaren lilura

Publizitateak kontsumitzaileari "beharrak" sortzen ari zaizkio etengabe, gauza eskuraezinak eskuratzen errazak balira bezala azalduz.

Publizitateari buruzko gogoeta egin du Maialen Berasategi itzultzaile eta iritzi-emaileak. Perfumea ez baina, modeloa "saltzen" digute, altzariak ez baino altzaria dagoen agertokia... Beharrik ez dugun horren premia sortzen digute iragarkiek, gastatzen jarrai dezagun behin eta berriz.

Ondorio horretara eramango gaitu Maialen Berasategik 'Amarauna' saioko zutabe honetan.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA.- Gai librean, Maddalen Berasategi.

MAIALEN BERASATEGI.- Orain gutxi, altzari katalogo bana sartu digute bizilagunei postontzian: paperezkoa eta mardula, nahiz eta digitaltasunaren eta arintasunaren garaian bizi omen garen. Hartu du Joxe Manuelek katalogoa, hasi da orri-pasa, eta hara non ikusi duen egongela argitsu, txukun eta dotore baten argazkian mahai eder sendo bat, haritza itxuraz. Handi samarra, enbarazu egiteko mahai apropos horietako bat; baina argazkiko agertoki perfektuan ezin hobeto ematen duena.

Berehalaxe hots handian pentsatzen hasi da, erosiz gero zein txokotan emango lukeen ondoen mahaiak: salako leihoaren ondoan, edo semeak hutsik utzitako gela triste samarrean, edo soziedadean… Aldamenetik, ordea, Mari Karmenek segituan ekarri du Joxe Manuel zerutik lurrera, esanez: “Eta non sartu behar diagu ba traste zahar hori?” Isilik gelditu da Joxe Manuel. Katalogoko egongela goxo zoragarriari gosez begira oraindik. Mari Karmeni arrazoia eman nahi ez, baina konturatuta arrazoi duela. Eta ez duela behar beste mahairik. Eta agian, beharbada, akaso, katalogoko irudiaren lilurak lanbrotu diola burua.
Maiz gertatzen zaigu gehienoi gauza bera, altzariak ez baizik agertokiak erakartzen gaituela, perfumeak ez baizik eta perfume-iragarkiko modelo puskak. Alegia, altzari bat saltzeko beste guztia sartzen digutela begi-belarrietatik burmuineraino.

Garbigarri-iragarkiek maiz garbigarria ez ezik familia nuklearraren ideia jakin bat ere saltzen digute,  auto-iragarkiek askatasuna, erloju-iragarkiek klasea eta dotorezia, etxeko alarmen iragarkiek arriskua eta segurtasun-falta, sendagai-iragarkiek fidagarritasuna eta lasaitua, eta azken batean, osasuna.

Aipatuko ez dudan desodorante-marka bat, besteak beste, ospetsu egin da iragarki ezinago matxistak egiteagatik. Ikusiko zenituzten seguru. Iragarki horietan gizonei desodorantea ez baizik gizontasun irresistible (erakargarri) bat saltzen zaie. Baita gizon heterosexualen amets tipiko bat ere: alegia besapean “frit-frit” egin, eta magiaz bezala, emakume gazte, argal eta konbentzionalki ederren saldo bat atzetik edukitzearen amets epikoa.

Funtsezkoak baititu publizitateak ametsa eta lilura, gauza eskuraezinak eskura bezala jartzea, baina “bezala” bakarrik; lehendik ez geneuzkan beharrak piztea, eta horiek bete nahian gastatzea, eta gastatzea, eta gastatzea.  

detalle2

Docuteca

B2 C1
05-11-2019

x61pRelaContWAR

21055662
00:03:36

x61pViewCountWAR

5853

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR