detalle dokuteka-generico-fitxa

Ferialarien bizimodu nomada

Herriko festetan barrakak jartzeko egin beharrekoei buruz, eta euren bizimoduari buruz hitz egin digu Julen Dominguezek. AFADE, Euskadiko Ferialarien Elkarteko kidea da bera.

Julen Dominguezek txikitatik ezagutu du ferialarien bizimodu nomada. Ogibide hori hobeto ezagutzen lagundu digu.
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

1. Herri bateko festak direnean, zer egin behar dute ferialariek barrakak jartzeko?
Lehenik eta behin, udalek (udalak) kontaktuan jartzen dira AFADErekin edo beste ferialarien elkarte batekin, eta zehaztu egiten dira (dituzte) baldintzak eta irizpide batzuk: noiz hasiko diren jaiak, zenbat egun izango diren, non kokatuko diren etxebizitzak eta barrakak ere, eta ze preziotan lan egingo duten ferialariek. Eta guzti hori (hori guztia) zehazten denean, bi zatiek (aldeek) sinatzen dute kontratu bat, eta kontratu hau jada sinatuta eta irizpide guztiak dakigunean (dakizkigunean), ferialari kide eta kolaboratzaile guztiei oharra bidaltzen zaie eta haiek eskaini egiten dute. Batzuetan, adibidez, behar badute auto-txoke bat, eta hiru edo lau badaude, zozketa egiten da.
 
2. Zer egiten du ferialari batek herri bateko festetara iristen denean?
Ferialariak iristen direnean, kontuan hartu behar da beste herri batetik datozela. Orduan, agian egon dira gau osoa kamioian, kilometro pila egiten eta Bilbora heltzen dira. Eta guztia desmuntatu behar dute eta muntatu behar dute, eta gauean izaten da normalean.
Orduan, adibidez, Bilbora etorri, eta etxebizitza desmuntatu, barruan dauden gauzak batzuetan apurtzen dira bidaian. Hori… Adibidez, izozkailua edo apurtzen da eta moldatu behar duzu, beste bat erosi… Gero, gauean, atrakzioak muntatzen dira, eta hori da kristoren esfortzua, ezta? Kamioi baten barruan egotea eta ez dakit, Valentziara, porque (zeren) Valentzian ere edo Espainian jaiak badaude, eta Valentziara heltzea eta guztia muntatzea, kristoren lana da.
Gero, goizean, dena ia prest dagoenean, udaleko ingenialari teknikoak (ingeniari teknikoek) berrikusketa egiten dute  eta ontzat ematen dute edo ez.
Pasatu egin da atrakzio batzuk ez dagozela (daudela) ondo muntatuta edo ez dute ontzat ematen, eta ixten da ia feria osoa edo egun pare bat eta ondo probatzen da, gauzak ondo egiteko. 

 

detalle2

Docuteca

B1
05-12-2019

x61pRelaContWAR

  • Malutafilms
21055074
00:03:22

x61pViewCountWAR

2900

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR