detalle dokuteka-generico-fitxa

Kalean bizitzera behartuta

Hainbat arrazoik bultzatuta, azken bi urteotan bikoiztu egin da kalean bizi den jendearen kopurua EAEn, eta horrek argi gorriak piztu ditu hainbat erakundetan.

Garazi Solis gizarte-langileak Caritasek Amaran duen Aterpe babes-etxean egiten du lan eta etxerik gabekoek bizi duten problematika gertutik bizi du. Xabier babes-etxe horretako erabiltzaileetako bat da eta bere esperientziaren berri emango digu: nolatan iritsi zen kalean bizitzera eta nola bizi duen bere egunerokoa.

Saio osoa hemen entzungai.
 

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA.- Hotza eta elurra datozela ari gara esaten eta kale gorrian bizi direnei kezka eragiten die horrek. Ez errepideak itxiko direlako, euren bizitza arriskuan jartzen duelako neguaren gordinak. Azkeneko bi urteotan, entzun ondo, bikoiztu egin da kalean bizi den jendearen kopurua. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, joan den urriko gau batean egindako zenbaketan 435 pertsona topatu zituzten kalean lotan Euskal Autonomia Erkidegoan, 2006an baino ia bi aldiz gehiago. Aterpetxeak prest dira etxerik gabekoei babesa emateko, eta horietako batera, Donostian Caritasek duen Aterpe babes-etxera hurbildu da Ane Albisu. Ane, Aterpetxea, egun on!
ANE ALBISU.- Bai. Kaixo. Egun on. Ba bai. Donostian ere nabarmen egin du gora kalean bizi direnen kopuruak: bikoiztu baino gehiago. 106 topatu dituzte urriko zenbaketa horretan eta duela bi urte ba 48 izan ziren. Eta diotenez, hemen esan didatenez, hori zenbaketa bat da, baina dezente gehiago izan litezke. Hiribururik okerrenak ba Bilbo eta, eta Donostia, kasu honetan. Donostian 4 aterpetxe daude pertsona hauei gauez babesa emateko; udalarenak dira 2, Abegi eta Zorroaga, eta Caritasenak beste 2, Hotzaldi eta gu gauden hau, Aterpe. Amara auzoan dago, eta bertara etorri gara. Garazi Solis gizarte-langilea, hemen, ardura-kontuak egiten…
GARAZI SOLIS.- Bai.
ANE ALBISU - Kaixo, Garazi.
GARAZI SOLIS.- Kaixo.
ESATARIA.- Egun on, Garazi, egun on.
GARAZI SOLIS.- Egun on.
ANE ALBISU.- Bueno, esan dezagun Aterpe etxe honetako goiko solairura igo garela eta hemen gaude jendeak lo egiten duen tokian. Hogeita zenbat ohe daude?
GARAZI SOLIS.- 22.
ANE ALBISU.- 22 ohe daude. Jendeak hemen lo egin du gaur gauean eta gero bakoitzak bere gauzak jaso eta txukun utzi behar ditu. Txukun dago. Jendea gosaltzen topatu dugu. Eta bi erabiltzaile ere topatu ditugu: Ane eta Xabier. Kaixo, egun on.
ANE.- Egun on.
XABIER.- Egun on.
ANE ALBISU.- Bueno, zuek Aterperen zerbitzuak erabiltzen dituzue egunez, eta bestela Xabier, non bizi zarete? Gaua non pasatzen duzue?
XABIER.- Gaua pasatu dugu etxebizitza, hutsik dagoena, erorita dagoena. Ez daukagu ez lur, argirik, elektrizitatea, ez, ez ura, ez ezer ere, baina suertea eduki behar dugu, esateko modu bat, ba behintzat teilatu bat daukagula. Eta bueno ba, zakuak, lo egiteko zakuekin eta manta pila batekin, gaua pasatzen dugu.
ANE ALBISU.- Hotza, ezta?
XABIER. - Asko.
ANE ALBISU.- Nola iritsi zarete egoera honetara?
XABIER.- Nire kasuan, bueno ba, krisialdia iritsi zenean, 2011-2012, horri gehitu behar izan nion separazio bat nire andrearekin eta nire alaba, alaba batekin. Orduan legeak, badakizu, ematen diola etxea alabari. Azaroak 29an langabezian gelditu nintzen, eta orduan, etxebizitza gabe gelditu, gelditu naiz. Orduan ezin dut ba ez neguak, ez Gabonak, ez oporrak, ez asteburuak pasa nire alabarekin, ba ezin dut, ez daukadalako leku egoki bat berarekin gaua pasatzeko.
ANE ALBISU. - Beraz, zu azaroaren bukaeratik zaude pixka bat kale gorriko egoera honetan. Nahiko berria zara, beraz. Eta, eta honetan, eta paliza (jipoi) handia emango dio gorputzari eta buruari. Asko hondatuko du pertsona?
XABIER.-  Ni gelditu naiz oso txundituta, ze ez nuen ezagutzen egoera hau, urrutitik, ni beti lanean egon naizelako, baina bizitzak jarri dit (nau) leku honetan ikusteko zenbat milaka pertsona dauden ba garajeetan lotan, etxe okupa, okupatuetan, eta ba, bueno ba, leku asko daude guri laguntzeko egunean zehar, baina milaka pertsona gara(sic), orduan…
ANE ALBISU.- Guk eman dugun Donostian 106 etxerik gabe. Zuk buruarekin esan duzu, askoz gehiago, ezta?
XABIER.- Askoz gehiago. Askoz gehiago. Eta nik uste, beharko litzatekeela handitu laguntzak. Hemen, hemen, adibidez, dauzkagu; Garazik esan duen bezala, ba 20-22 ohe, baina milaka pertsona oso urruti gaude.
 

detalle2

Docuteca

B2
17-01-2019

x61pRelaContWAR

20759248
04:16

x61pViewCountWAR

3110

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR