Teilaturik gabe, baina eskubideekin

Bilboko Bizitegi elkarteak "Teilaturik gabe, baina eskubideekin" izeneko kanpaina jarri du abian kalean bizi direnak ikusezin ez direla eta eskubideak dituztela aldarrikatzeko.

 

Iñaki garai batean enpresaria zen, baina orain etxerik gabea da, eta kalean bizi da. Bere testigantzaren bitartez kalean bizitzera nola iritsi zen ezagutuko dugu.

Eneko Urreta, berriz, Bizitegi elkarteko kale hezitzailea da; bere lanaren nondik norakoak azalduko dizkigu eta baita, etxerik gabe egoteak zer ondorio sortzen dituen ere.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA 1. Inoiz pentsatu duzue zer izan behar duen lo egiteko tokirik ez izatea? Batez ere neguan, hotz handia egiten duenean? Zer izango ote da kale gorrian egon behar izatea, batez ere gauez. Kutxazain edo kajeroren bat libre aurkitzen baduzu, ba tira, han sartu eta banketxeko langileak iritsi bitartean, han egon zaitezke, baina kutxazain librerik aurkitu ezean, non demontre sartu gaua pasatzeko?  Amaia Artetxe, Amaia, kaixo, egun on, kontaiguzu!
ESATARIA 2. Egun on, Manu, “kalean bizitzea ez da nire hautaketa”, edo “etxe gabe, baina ikusgai”… Bestelako  mezuak irakur ditzakegu egunotan Bilboko kaleetan. Etxerik ez dutelako kalean bizi diren lagunek idatzitako mezuak dira hauek, guk irakurri ditzagun. Irakurri eta sentsibilizatu gaitezen, kalean bizitzeak ez duela pertsona bat ikusezin bihurtzen, ez duela pertsona bat eskubiderik gabeko hiritar bihurtzen. Bizitegi elkarteak martxan jarritako kanpaina da hau: “Teilaturik gabe, baina eskubideekin.” Martxoaren 11 bitarte Bilboko kaleetan eta metroan argazki-galeria baten bidez ikusiko duguna.
ESATARIA 1. Eneko Urreta,  Bizitegi elkarteko kale-hezitzailea da. Eneko, kaixo, egun on, ongietorri!
ENEKO URRETA. Kaixo, egun on.
ESATARIA 1. Eta Iñaki kalean bizi da. Egun on, Iñaki.
ENEKO URRETA. Egun on. bai.
ESATARIA 1. Non egin duzu lo bart, gaur gauean, Iñaki?
IÑAKI. Ba hortxe, ba, Basurtoko leku baten, (batean), dauko (dauka) han teilatu zati bat, por lo menos ez gara bustitzen, eta hotza be (ere) apur bat lasaitu.
ESATARIA 1. Noiztik bizi zara kalean, Iñaki?
IÑAKI. Ba 12, 2012tik.
ESATARIA 1. Bi mila eta hamabigarren urtetik.
IÑAKI. Bai.
ESATARIA 1. Eta nola heldu zinen egoera horretara? Zer pasatu zitzaizun? Iñaki, kontatu liteke edo?
IÑAKI. Bai. Bai. Bai. Nik enpresa bat eduki genduen [sic] (nuen), gauzak ondo egon ziren baina gero pertsona batek itxi deusten [sic] (itxi deust) (utzi dit) ordaindu barik, eta dena itxi behar genuen.
ESATARIA 1. Eneko, zure lana, Iñakiren egoera berean dauden lagunei arreta ematea, ezta?
ENEKO URRETA. Bai. Hori izaten da gure lana batez be errealitatea ezagutzea, kalean bizi den jendearen errealitatea ezagutzea, eta lehenengo kontaktu hori egitea batez be zeintzuk diren horien beharrak ezagutzeko, ez? Hori izaten da gure helburu, eta batez be aterpeetara edo errekurtsoetara hurbildu nahi ez duten pertsonekin egotea. Ez? Askotan esaten dugu “gizarte-zerbitzuak, behar duten pertsonak hurbildu egiten dira gizarte zerbitzuetara”. Baina gu gara pertsonetara hurbiltzen garen zerbitzu bakarra.
ESATARIA 1. Um.
ENEKO URRETA. Eta askotan ba pertsona horiek, laguntza ez badute nahi, ez dira hurbiltzen, eta ez ditugu kontuan edukitzen, ez?
ESATARIA 2. Baina, Eneko, zuk kalean bizi diren lagun asko ezagutu dituzu azken urteotan. Ze arrazoi, ze egoeratan aurkitzen dituzu?
ENEKO URRETA. Arrazoiak anitzak izaten dira, ez? Askotan ez dago arrazoi bakar bat. Da arrazoi askoren, ez dakit, mezkla bat edo. Askotan ba familiarekin arazoak, ekonomikoki oso egoera latza, sozialki ez daukate babesik. Askotan pentsatzen dugunean pertsona bat, etxe gabeko pertsona batean pentsatzen dugu bere, bere arazo larriena etxe gabe egotea izaten dela, baina hori ez da arazo larriena, ez? Askotan bakardadea, e, adikzioak, ekonomikoki daukazun egoera. Horiek izaten dira askotan arazo larrienak, ez?
ESATARIA 1. Zuk gogoan daukazu lehendabiziko, zera,  gaua, kalean pasa behar izan zenuena, Iñaki?
IÑAKI. Bai. Bai. Bai. Klaro akordatzen naizela.
ESATARIA 1. Ya.
IÑAKI. Guggenheim museoan.
ESATARIA 1. Guggenheim museoan?
IÑAKI. Bai. (barretxoak)
ESATARIA 1. Zer, han barruan ezingo zenuen lo egin, noski…
IÑAKI. Ez.
ESATARIA 1. Ez dakit.
IÑAKI. Barruan? Juxtu dago monumentu bat ate ondoan, eta hortxe behean. Horren azpian.
ESATARIA 1. Azpian.
IÑAKI. Bai.
ESATARIA 2. Lau urte ezta?, daramatzazu…
IÑAKI. Lau urte bai.
ESATARIA 2. …kalean, Iñaki, lau urte luze…  Luzeak izango zirelako.
IÑAKI. Luze, luze eta luze. Bai.
ESATARIA 2. Zer da, zaila kaletik ateratzea?
IÑAKI. Bai. Oso. Oso zaila. Bai.

B1
17-02-2016
16239699
00:04:04
6503