detalle dokuteka-generico-fitxa

Euskal sukaldaritza, munduko onenen artean

Londresen banatu ohi dira munduko jatetxe onenen sariak eta aurtengoan ere sari ugari jaso dituzte euskal sukaldariek.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Mila esker, Olatz, eta gaia aldatuta, bart, Londresen, munduko jatetxe onenei emandako sarietan, goi-mailako postuei eutsi diete Mugaritzek eta Arzakek, eta Atxondoko Etxebarria Erretegia ere nabarmendu egin da, gureen artean, hogeita hamaikagarren posturaino igo baita.  Munduko jatetxe onenen sarietan ez da aldaketarik izan iaztik lehen postuetan.

Danimarkako Noma jatetxea da irabazle hirugarren urtez, Gironako Celler de Can Roca bigarren eta Mugaritz hiru handienen artean da berriro.  Janariari buruzko aurreiritziak apurtzeko ahalegina saritu diote errenteriakoari.  Gau arrakastatsua berriro ere euskal sukaldaritzarentzat. Andoni Luis Aduriz gainera chef onena hautatu dute, munduko chef onena hautatu dute beste sukaldariek. Arzakek ere zortzigarren tokiari eutsi dio, Heston Blumenthal chef britainiar ospetsuaren jatetxeen aurretik sailkatu da.

Garaipen nabarmena izan da Etxebarri erretegiarena ere, munduko sailkapenean hogeita hamaikagarrena da Atxondokoa. Martin Berasategi, bestalde, aurten ez da munduko berrogeita hamar onenen artean sailkatu. Euskaditik kanpo ari diren euskal sukaldariei dagokienez, Iñaki Aizpitartek Parisen duen Le Chateaubriand jatetxea hamabosgarren tokian da eta Bruno Oteizaren Biko jatetxe mexikarrak ere munduko berrogeita hamar onenen artean jarraitzen du. 

Emakume sukaldari onenaren saria, jakina, Elena Arzakentzat izan da.

detalle2

Docuteca

B1
02-05-2012

x61pRelaContWAR

16359974
01:42

x61pViewCountWAR

4091

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR