detalle dokuteka-generico-fitxa

Iraupen eskia

Iraupen eskiari buruzko erreportajea: ezaugarriak, aholkuak, alpinoarekin dituen ezberdintasunak, jantziak, jendea,lesioak, etab.

Bideo hau Dokumentu Biltegiko 32. DVDan badago ere, atari honetara ekarri dugu, transkripzio eta guzti.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]


- Lehengo egunean Aralar aldera joan nintzen Beñat Azurmendirekin, eta esango dizuet zein den Beñat Azurmendi, izan ere, oso polifazetikoa da mutil hau, izan ere, bera marrazkilaria da, “Katilu” izenarekin sinatzen ditu bere lanak. Baina horretaz aparte, iraupen-eskiko monitore edo irakaslea ere bada. Tolosako Uzturre Elkarteak antolatzen dituen ikastaroetan bera aritzen da hortxe ikastaroak ematen.
- Hala ere, iraupen-eskia, iraupen-eskiaz ari zara. Eski-mota ezberdinak daudelako, ezta? Alpinoa, beharbada, gehienak egiten duguna kanpora joatean…
- Alpinoa, gora eta behera ibiltzen zarena, iraupenekoa, bueno, mendia gehiago zeharkatu behar duzu, edo mendian ibiltzea da.
- Basoan barrena ere bai...
- Baina, hala ere, ez da trabesia modukoa. Baina azalpen guzti hauek emateko gertu daukagu Beñat Azurmendi eta berari emango diogu hitza.
- Ederki.

Kazetaria: Bueno, ba, Aretxabaleta eta Billabonatik Aralar puntaraino etorri gara, Beñat.
Beñat Azurmendi: Ba bai, hemen gaude, inguru hauetan, eta ikusten duzuen bezala, ikusi nire atzean, zer polita den hau dena.
K.: Zer polita dena, e?
B. A.: Bai, zoragarria da.
K.: Eta hementxe hasi ziren gainera orain dela urte dezente lehenengo euskaldunak iraupen-eskiarekin, ez, edo hori esaten da gutxienez…
B. A.: Bai, Norvegiatik etorritako jende batek hemen enpresa bat muntatu zuten, Tolosan, Mustad izenekoa, eta haiekin batera, beraien kulturaren zati bat bezala, eskiak ekarri zituzten hona, eta hemen hasi zen txertatzen pixka bat zaletasuna, eta gaur egun, asko zabaldu den gauza bat da.
K.: Eta lehen komentatu didazu iraupeneko eskien barruan era desberdinak daudela, edo nola?
B. A.: Bai, era baino gehiago daude bi teknika bezala, bai, bat da irristatzearen antzekoa, patinadoreko teknika eta bestea klasikoko teknika. Klasikokoa, esan dezagun dela oinez ibiltzearen antzekoa, oinez eta korrikaren antzeko pauso bat. Eta patinadorea da gurpildun patinekin patinatzen antzera, eskiatzea.
K.: Leku dezente dago hemen, Aralar barruan, ez? Edo zonalde konkretu batzuk daude?
B. A.: Normalean guarda-etxe ingurutik Pagomari aldera eta hortik ibiltzen da jende gehiena eskiatzen. Eta zirkuitu bat… iaz egin zen proba bat hemen eta orain dela urte batzuk txapelketak egiten ziren ere bai. Orduan, ibilbide batzuk badaude markatuta. Iraupen-eskia egin daiteke leku hauetan. Ez da elur asko behar eta ez da malda asko behar. Orain, alpinoko eskia eta trabesiako eskia egiteko ba bai behar dela aldapa, malda behar da, eta hemen, Euskal Herrian, Nafar Pirinioan egin daiteke, baina bestela ez da hain erraza.
K.: Eski alpinoa eta iraupeneko eskiaren artean, desberdintasun asko daude, ez?
B. A.: Oso ezberdina da, bai, bat da zeharka ibiltzeko edo ibilbide bat osatzeko, batetik bestera mugitzeko izan daiteke, eta bestea batez ere jaisteko. Orduan, material aldetik, teknika aldetik eta, gauza asko nahiko ezberdinak dira, bai.
K.: Erori, non erortzen zara gehiago, alpinoan edo iraupenekoan?
B. A.: Hori… ez dakit.
K.: Hori nik konprobatu behar dut oraintxe?
B. A.: Gero ikusiko dugu hori, ja ja. Ezberdina da, alpinoko eskiak orpoak lotuta dauzkazulako ba bai ematen dizula aukera gehiago zutik mantentzeko. Fondoko eskiak oreka dezente eskatzen du, hori bai. Eta, bueno, zelaian ibiltzeko ez da hain zaila, malda beheran bai.

- Maldan behera bai, ipurdiko batzuk hartzen dira. Fondo edo iraupen-eskia gauza bera da.
- Halaxe da. Ipurdiko bat edo beste hartu nuen, baina, dena den, irakasle ona eraman nuenez, ba…
- Bai… Ederki moldatu zinen!
- Ubeldu barik etorri nintzen.
- Dudarik ez, seguru naiz baietz! Baina, hala ere, Itxaro, nabaritzen da badakizula taula gainean egoten, ez da gauza bera alpinoa egitea. Baina, aizu, eskiak jarri eta han, ttaka…
- Alpinoa egin baduzu, ba gutxienez base hori badaukazu gero iraupeneko eskia egiteko eta alderantziz ere bai, e?
- Hori da. Dena den, nabaritzen zen alpinoan ibili zarela, ze nik uste jantziak eta, ez zirela… alpinoa…
- Iraupeneko eskian ibiltzeko ez neukan nik arropa aproposa. Dena den, bai arropatik hasi eta baita materialetik ere, desberdina da, eta horren inguruan hitz egingo dugu ondorengo erreportajean.

Beñat Azurmendi: Bueno, ba jaisteko materiala alpinoa kontutan harturik, ba botak plastikozkoak dira, taulak ere bai, eski olak askoz ere zabalagoak dira, burnizko ertzak dauzkate, eta jaisteko astunak dira eta oso gogorrak, eta hauek, berriz, dira oso arinak, estuak, botak eta oso flexibleak.
K.: Eta makilak luzeak iraupeneko…, askoz ere luzeagoak, ez?
B. A.: Bai, hasiera batean, alpinokoa, adibidez, da apoiatzeko momentu batean edo biraje bat egiteko, baina bastoi luzeak dira, fondoko eskian behintzat, inpulsoa emateko, aurrealdera joateko, bultzatzeko.
K.: Eta, bestalde, esan dezakegu giroa ere oso desberdina dela.
B. A.: Bai, izan daiteke, izan daiteke, baina, hala ere, fondoko eskia ere bai ari da aldaketa bat izaten azken urteetan, eta, bueno, hasieran, ba ez dakit, diru gutxi zeukan jendeak fondo egiten zuen eta diru asko zeukanak alpino, ez? Ba hori, nire ustez, jada parekatu da eta jende askok egin dezakek alpinoa gaur egun, eta fondoan ere gaur egun ikusten dira kotxe onak eta diru gehiago daukan jendea.
K.: Lehen pijoena zen alpinoa baina orain fondoa egiten dutenen artean ere pijo batzuk sartzen dira, ez?
B. A.: Dudarik gabe, pijoak eta mota guztietako jendea errepikatzen da leku guztietan, bai fondoan, bai alpinoan edo edozer gauzatan, bai.
K.: Zeren arropa aldetik ere oso desberdina da alpinoan erabiltzen den arropa edo fondokoan, ez?
B. A.: Bai, fondokoa, kontuan edukita denbora guztian aktibitatean zaudela, ba aerobikoa da, orduan denbora guztian beroa produzitzen zaude,  orduan ezin duzu erabili arropa lodia, segituan gorrituko ginateke, izerdituko genuke pila bat eta asfixiatu. Alpinoan, denbora guztian jaisten zoaz ez duzu hainbeste energia behar eta, bueno, ez da hainbeste izerditzen. Eta orduan behar duzu abrigo gehiago.
K.: Jende asko joaten da eskiatzera modan dagoelako edo, bueno, probatzeko, preparatu gabe. Eta gero, lesio gogorrak datoz. Aurretik komeni da apurtxo bat prestatzea, ezta?
B. A.: Bai, komeniko litzateke, komeniko litzateke, eta gainera, ez dakit, nik uste dut jende gehienak gehiago gozatuko genukeela beti prestatuta iritsi ezkero probatu behar dugun aktibitate horretara, ez? Baina, bueno, gero da zenbateraino zapaltzen diozun, zenbat estutzen duzun, zenbateraino arriskatu nahi duzun edo zenbaterainoko abiadura hartu nahi duzun. Orduan, zure esku ere badago, nahiz eta ondo preparatuta ez joan.

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
23-02-2004

x61pRelaContWAR

16355725
00:06:30

x61pViewCountWAR

3532

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR