detalle dokuteka-generico-fitxa

Gustuko janariak

Zein dira zure gustuko janariak? Mizkina al zara jaten, ala denetik jaten duzu? Gai horri buruz elkarrizketa egin diote Asteasuko (Gipuzkoa) neska gazte bati Euskadi Irratiko saio honetan. Bere etxean aitak prestatzen du janaria, eta zer plater gustatzen zaizkion kontatzen du neskak. Antzekoak al dira bere gustua eta zurea?

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA. Eta zuri arroz-esnea gustatzen zaizu?
MALEN ARANBURU. Bai
ESATARIA. Gozoa al da?
MALEN ARANBURU. Bai.
ESATARIA. Normalean zure adinako jendeari ez zaio gustatzen, e?, hamahiru urteko jendeari...
MALEN ARANBURU. Ja, batzuei ez, ja.
ESATARIA. Jendeari, adibidez zure lagunei eta gustatzen zaie edo?
MALEN ARANBURU. Bai batzuei bai, baina
ESATARIA. Beste batzuei ez
MALEN ARANBURU. Ez, hori da.
ESATARIA. Ez? Zer dira mizkin samarrak edo?
MALEN ARANBURU. Bai bueno, pixkat.
ESATARIA. Zer nahigo dute? Zer postre nahiago izaten dute zure lagunek?
MALEN ARANBURU. Ez dakit, helatua edo, ez dakit…
ESATARIA. Helatua errazago ezta?
MALEN ARANBURU. Hombre!
ESATARIA. Poloak eta horrela ez?
MALEN ARANBURU. Eta bizkotxoak eta hola. 
ESATARIA. Bizkotxoak nahiago arroz-esnea baino?
MALEN ARANBURU. Bai.
ESATARIA. Arroz-esneaz aparte beste zerbait e … prestatzen al du sukaldean?
MALEN ARANBURU. Bai bueno, e … eske sukaldaria da eta orduan, ba, dena berak prestatzen du.
ESATARIA. A, berak egiten du bazkaria etxean?
MALEN ARANBURU. Bai hori da.
ESATARIA. A zer gauza egiten ditu?
MALEN ARANBURU. Pues tokatzen dena, pues batzuetan purea eta besteetan arroza eta
ESATARIA. Ja.
MALEN ARANBURU  … makarroiak eta hola.
ESATARIA. Makarroiak gozoak egiten al ditu?
MALEN ARANBURU. Bai, oso.
ESATARIA. Bai e? Oso e? Zer jartzen die makarroiei?
MALEN ARANBURU. Pues batzuetan tomatea eta besteetan nata, eta besamelakin eta…
ESATARIA. Eta besamela! Guau.
MALEN ARANBURU. Eta hola
ESATARIA. Zure aitak egiten dituen plater horietatik zein da gehien gustatzen zaizuna?
MALEN ARANBURU. Ba, makarroiak.
ESATARIA. Makarroiak, e?
MALEN ARANBURU. Bai.
ESATARIA. Bueno, bueno, eta haragia eta horrela ez? Haragia eta arraina eta …
MALEN ARANBURU. Bai, bueno eta gero, bai, bueno, e, kroketak eta…
ESATARIA. A bai? Kroketak zerezkoak egiten ditu?
MALEN ARANBURU. E, zerarenak, urdaiazpikoa.
ESATARIA. Guau.
MALEN ARANBURU. Urdaiazpikoa eta gazta edo.
ESATARIA. Urdaiazpikoa eta gazta.
MALEN ARANBURU. Bai.
ESATARIA. Bale, beraz aitaren kroketak mundialak dira ….
MALEN ARANBURU. Bai.
ESATARIA. Makarroiak ere bai.
MALEN ARANBURU. Bai.
ESATARIA. Arroz-esnea ere bai, tartak ere bai?
MALEN ARANBURU. Bai oso gozoak horiek ere bai.
ESATARIA. A bai? Tartak zerezkoak egiten ditu aitak?
MALEN ARANBURU. Bueno, pues, batzuetan… hola… bizkotxoa eta, bueno sagar, sagar-tarta ere bai.
ESATARIA. Sagar-tarta. Gazta-tarta egiten al du?
MALEN ARANBURU. E, gutxitan.
ESATARIA. Gutxitan. Txokolate-tarta? Txokolatezkoa?
MALEN ARANBURU. Bai, baina urtebetetzeetan eta hola.
ESATARIA. Egiten du. Bueno, beraz aita mundiala daukazu ez? Sukaldari mundiala.
MALEN ARANBURU. Bai, bai, bai.

detalle2

Docuteca

A2
10-10-2014

x61pRelaContWAR

16345644
00:02:02

x61pViewCountWAR

8998

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR