Zuk zer gosaltzen duzu?

Gaztea irratiko kazetari bat kalera atera da jendeari galdetzera zer gosaltzen duen. Hemen dituzu 6 pertsonaren erantzunak: bi emakume eta lau gizonezkoenak.

Eta zuk zer gosaltzen duzu? Nolakoak dira zure gosariak?

 

 

 

 

 

Irudia: Bernardette Wurzinger, Pixabay


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA GIZONEZKOA. Zure gosariak nolakoak dira? Aber, goazen inkestarekin.

ESATARIA MUTILA. Zuk esango zenidake, faborez, gosaria
HIRITARRA GIZONEZKOA 1. Barkatu!
ESATARIA EMAKUMEA. Gosaria.
HIRITARRA GIZONEZKOA 1. Zer?
ESATARIA EMAKUMEA. Zer gosaltzen duzun?
HIRITARRA GIZONEZKOA 1. Puf! E, eztia, jogurta eta mueslirekin nahastuta, kafesnea gailetekin.
HIRITARRA EMAKUMEA 1. Lehenengo zumoa eta gero tostadak marmeladarekin edo gailetak, boiloak, donutsak, sandwichak jamon de yorkekin…

HIRITARRA GIZONEZKOA 2. Ni jubilitatuta nago.
ESATARIA EMAKUMEA 2. Bai.
HIRITARRA GIZONEZKOA 2. Orduan, jaikitzen naiz ba hor 08:30ak aldera. Jaiki, egiten ditut ejerzizio batzuk –zergatik dauzkat bi hernia– eta gero gosaldu. Gosaldu: ba nire gosaria kafesne-zopak. Eta gero egun guztian ibiltzen naiz ba hemen etxeko lanak pixka bat egin, andreari lagundu…

HIRITARRA GIZONEZKOA 3. Gosaldu?
ESATARIA EMAKUMEA. Bai.
HIRITARRA GIZONEZKOA 3. Oso gutxi, behar baino gutxiago. Nik Cola Cao bat eta asko-asko jota pare bat gaileta, baina bestela Cola Caorekin bakarrik, bai.

ESATARIA EMAKUMEA. Bakoitzak zer gosaltzen duen.
HIRITARRA EMAKUMEA 2. Zer gosaltzen duen? Zeinek? Umeek?
ESATARIA EMAKUMEA. Ez, zuk, zuk.
HIRITARRA EMAKUMEA 2. Ba nik segituan esango dizut. Kibi bat.
ESATARIA EMAKUMEA. Kibi bat?
HIRITARRA EMAKUMEA 2. Bai.
ESATARIA EMAKUMEA. A, kiwi.
HIRITARRA EMAKUMEA 2. Kibi. Tostada batzuk pixka bat mermelada eta mantekila. Gutxi e. Hola, pixkat.
ESATARIA EMAKUMEA. Eta zer martxa duzu goizetan?
HIRITARRA EMAKUMEA 2. Bueno, ba, orain ez daukat ordua. 9etan, 8 eta erdietan….

HIRITARRA GIZONEZKOA 4. Nik orain aldatu det gosaria. Nik lehen hartzen nuen egunero beti zumoa, baina zumoak azideza… Klaro, laranjak
ESATARIA EMAKUMEA. Bihotzerre pixka bat?
HIRITARRA GIZONEZKOA 4. Bai, azideza. Eta orain aldatu det: kiwi jaten dut. Bi kiwi.
ESATARIA EMAKUMEA. Bi kiwi.
HIRITARRA GIZONEZKOA 4. Bai, bi kiwi. Zerealak esnearekin eta eztia.
ESATARIA EMAKUMEA. Gero kafea?
HIRITARRA GIZONEZKOA 4. Ez, ez. Kafea lehenago hartzen nituen zazpi-zortzi kafe egunean, baina orain aspaldiko urteetan kaferik ez dut hartzen. Urteak, badakizu, urteetan ere gora goaz eta nerbioak eta..
ESATARIA EMAKUMEA. Bale ba, bale. Hori besterik ez.
HIRITARRA GIZONEZKOA 4. Bale.
ESATARIA EMAKUMEA. Eskerrik asko.
HIRITARRA GIZONEZKOA 4. Zuri. Aio, Aio.

ESATARIA GIZONEZKOA. Bueno, ja badakigu jendeak zer gosaltzen duen, orduan e?
ESATARIA EMAKUMEA. Kiwi.
ESATARIA GIZONEZKOA. Jendea sanotik dabil.
ESATARIA GIZONEZKOA 2. Kibi, kiwi.
ESATARIA GIZONEZKOA 1. Jende batek ez du behar adina gosaltzen; beste batzuek behar baino zertxobait gehiago gosaltzen dute, dirudienez. Baina, bueno, ondo. Bi kiwi inportante, hortxe bi kiwi. Zuk zer gosaltzen duzu? Zer moduzko gosariak egiten dituzu?

A2
14-10-2015
16271146
00:02:10
7282