detalle dokuteka-generico-fitxa

Arraza batzuk ez dira besteak baino bortitzagoak

Albaitariari egindako elkarrizketan, honek txakur arrazak alderatzen ditu eta arriskutsuak ote diren argitzen. Nagusien eragina azpimarratzen du, psikologiako interpretazioa ere eginez.

Jon Sustatxa (Albaitaria):"Arraza batzuk ez dira besteak baino bortitzagoak"

 

Zakur arraza arriskutsuei buruzko eztabaidaz zer pentsatzen duten jakiteko, aditu batengana jo dugu.

 

 

Egia da zakur arraza batzuk beste batzuk baino erasokorragoak direla?

Arraza batzuk ez dira besteak baino bortitzagoak, baina zenbaitzuek beren agresibitatea azaltzeko joera handiagoa dute. Baina arraza biolentoen zerrenda bat zehaztea zaila litzateke. Oso zaila da zerrenda horren barruan zein arraza sartu beharko lirateken jakitea. Arraza batzuk oso fama txarra dute, baina oso zaila da txakur bat arraza jakin batekoa delako bakarrik bortitza den jakitea.

 

Zakur horiek berez dira bortitzagoak hala indarkeriaz jokatzeko heziak izan dira?

Zakurrari emandako heziketak eragin handia du. Zakurra modu batekoa jaio ohi da, baina denborarekin nagusiak nahi duen modukoa bihurtzen da. Guk dugun esperientziaren arabera, dezenteko harremana dago bulkada bortitzak dituzten pertsonen eta arraza jakin batzuetako zakurren artean.

 

Puri-purian dago kontu hau. Ugaritu al dira joera bortitzak izan ditzaketen zakurrak?

Bai. Azken bi urteotan pitt-bull, stratford-side, rottweiler eta antzeko arrazak izugarri ugaritu dira.

 

Eta zerk bultzatzen du jendea zakur horien jabe izatera?

Oso zaila da hori jakitea. Baina pertsona batzuek gustukoago dituzte era horretako zakurrak, bai baitakite berez gainerako arrazak baino pixka bat bortitzagoak direla. Agian zera pentsa daiteke, beren nortasunaren indartze bat antzematen dutela horrelako zakurren jabe izanez gero. Nire esperientziaren arabera, nahikoa argia da hori, pertsona lotsati eta beldurtiak izaten dira maiz era honetako zakurren jabeak.

 

Zuen ustez legeak zer sustatu behar du arazo honi aurre egiteko?

Gure ustez zenbait autonomia erkidegotan akats handia egiten ari dira, arazo honi aurre egiteko onartzen ari diren arauetan, arraza jakin batzuetara mugatu nahi baitituzte jarrera bortitz hauek, horien zerrendak eginez. Zakurren heziketaren kontrol zehatzagoa egin behar lukete, eta, oro har, haien gaineko beste hainbat konturena. Garrantzitsuena jabeen eta jabe izango direnenen heziketa da, zigorraren bidea hartzea baino.

detalle2

Docuteca

B2
07-08-1999

x61pRelaContWAR

  • Sustatxa , Jon
16341132

x61pViewCountWAR

4953

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR