detalle dokuteka-generico-fitxa

Lehenengo zita zoragarria

Gustuko duzun neska-mutilarekin, lehenbiziko hitzordua lortu duzu. Pozik zaude, baina baita urduri ere. Hona hemen lehen hitzordu horretan arrakasta izateko zenbait gomendio.

Gorputzean ezin kabitu zaude. Ez zaizu loteria egokitu, baina opari ederra jasa duzu: gogoko duzun neska-mutilarekin lehen hitzordua! Pozaren pozez zaude, baina zalantzak ere hor dabiltza, garuna mailukatuz: Gogoko izango al nau? Nola amaituko da gaua? Etxe atariraino lagundu eta muxu emanda, hurrengorako zita egingo al dugu?

Lehenengo hitzorduan urduritasuna eta zalantzak saihestezinak dira. Dena dela, zenbait gauza kontuan hartuz, errazagoa izango da zita hori gogoangarria izatea.

  • Urduritasunak zu ez menperatzea da kontua. Beraz, lasaitzen zaituen edo estuasuna urruntzen duen gauzaren bat egin: igerilekura joan, bideojokoetan aritu, irakurri... Ondoren, dutxa bat hartu. Lasaitzeko balio dezake eta, baita ere, bide batez, hitzordura txukun-txukun joateko ere. Mutilak, adi bizarrarekin, 'lija-gizonak' ez dira-eta nesken gustukoak izaten.
  • Arropa aukeratzekoan, eroso sentiaraziko zaituen zerbait jantzi eta, ahal dela, ongi doakizuna. Inork baino hobe dakizu zein arropak egiten dizun ondo. Aukera ezazu zerbait erakargarria. Ez erakutsi gehiegi; hobe irudimenari bide ematea.
  • Lehen minutuak oso garrantzitsuak direla diote psikologoek. Horregatik, saia zaitez naturala izaten. Zu zeu zarena izan, zaren bezala maite behar zaitu eta.
  • Isiltasunak min egiten du. Hala ere, hitz eta pitz aritzea ere ez da komeni. Zertaz hitz egin ez badakizu, ez aipatu eguraldia, mesedez. Hori baino aspergarriagorik...
  • Bikotekideari hitz egiten utzi behar diozu, bera ere ondo senti dadin. Gainera, komenigarria da, noizean behin, entzuten ari zarela adieraztea: "Arrazoi duzu", "egia da"... Dena dela, esandakoarekin konforme ez bazaude, esan. Baina modu egokian esan; lehen hitzorduan eztabaidan hasiz gero, akabol
  • Ez iezaiozu zure bizitza guztia kontatu: aurreko harremanak, haurtzaroa, ikasketak... Dena lehen egunean kontatuz gero, zer kontatuko diozu hurrengoan? Bestalde, familia kontuez ez aritzea, hobe: amaren gaixotasuna, amonaren maniak, zakurrari eman beharreko pilulak...
  • Dagoeneko pare bat ordu daramazue elkarrekin eta, beraz, zuen artean 'kimikarik' ote dagoen argitzeko garaia da. Begiradak, jarrerak eta keinuak oso adierazgarriak dira. Urduri dago, eta edalontzia, zigarroak... erortzen zaizkio? Zurekin zora-zora eginda daga.
  • Oraindik ez duzu 'kimikarena' batere argi. Zerbait egin beharko duzu: egiozu laztantxo bat, emaiozu muxu bat. Ez zaio asko gustatu? Berak emandako muxuak ez zaitu sorgindu? Lasai, makina bat neska-mutil dago gurean, eta asko zurekin egoteko prest. Seguru.
  • Gustura egon zarete elkarrekin, eta 'kimika' dagoela dirudi. Zer moduz sexu jolas batzuk? Agian, bai. Bestela, beste baterako utz dezakezue.

detalle2

Docuteca

B1
15-03-2004

x61pRelaContWAR

16339675

x61pViewCountWAR

4875

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR