Dokuteka
Hil aurretik egin beharreko 5 gauza
Gaztea irratiko Dida saioan, umore handiz, Aitziber Garmendiak hil aurretik ezinbestean egin behar diren bost gauza proposatuko dizkigu.
Bost gauza horietako batzuk eginak ditu Aitziberrek, baina ez denak.
Argazkia: eitb.eus
Aitziber Garmendia.- Bueno, gaurko gaia izango da bizin (bizitzan, bizirik gaudela), hil aurretio (aurretik) egin behar diren bost gauza.
Jon Gotzon Aldaparena.- A!
Edurne Garmendia.- Bale.
A.G.- Ze hogeita hamarreko buelta horrekin hasi nintzen gai horrekin, baina pixka bat deprimitu egin nintzen eta esan nuen, ba…
J.G.A.- Kar, kar.
Denak batera hizketan.
J.G.A.- Zergatik, egin gabeak zenituelako edo…
A.G.- Bai, asko egin gabe neuzkalako.
Julen Telleria.- Bale, errekamaran gordeta daukagun gai bat da hori. Hogeita hamar urte inguruko emakume bati esan behar ez zaizkion gauzekin.
A.G.- Hori da, hori da.
J.T.- Aitziber, lehendabizikoa.
A.G.- Aurreneko puntua. Aireportura joan, maletarik gabe eta ezer gabe eta aurrena ateratzen den hegaldia erosi eta hartu.
E.G.- Ze ona hori!
A.G.- Segi! Hori ez dut egin inoiz, baina beti pentsatu izan dut.
J.G.A.- Ostra!
J.T.- Bakarrik bada ere.
A.G.- Bai. Bigarrena, “cita a ciegas” bat eduki. Hori ere ez dut egin orain arte.
J.T.- Abentureroa dena,e? Aitziber…
A.G.- Bai, pixka bat…
E.G.- Dena “on the limit” e?
A.G.- Bai, on the limit, eta gainera, “cita a ciegas” edukita ere, eduki gero ausardia pixka bat esateko, “Bada, ez zait gustatzen txotxolo bat zarelako edo txotxola bat zarelako”.
Hirugarrengo puntua, konprobatu aber Hemoal-ek “ojerak” (begi-zuloak) kentzen dituen. Por que hori leienda urbano bat da.
J.T.- Hau probatuta daukazu?
A.G.- Kar, kar, kar. Ez naiz atrebitu.
J.G.A.- Nik ezagutzen dut euskal aktore ezagun bat (ez zara zu)…
J.T.- …A, negar egiteko igual erabiltzen…
J.G.A.- …erabiltzen duena Hemoal ojerak (begi-zuloak) kentzeko eta kontu handiz erabili behar omen da, baina berak konprobatua du baietz, ojerak kendu egiten dituela. Neska…
J.T.- Hemoal, hemoal da hemorroideentzako…
J.G.A.- …ez dut esango bere izena…
J.G.A.- … sendagai bat, pomada bat, ezta?
A.G.- Hemoal da, hori da, hemorroideentzako pomada bat eta…
J.T.- Hori berez ematen da hor…
E.G.- Ipurtzuloan.
J.T.- Hor ematen da, baina berez…
J.G.A.- En el otro ojo, bai.
J.T.- …baina kondairak dio begi-zuloak ere kentzen dituela, konpontzen dituela.
A.G.- Nik, eske, askotan aditu izan dut, baina ez naiz atrebitzen. Aloe Verak alergia egiten baldin badit askotan, ze pasako den Hemoal-ekin.
J.T.- Baina hori bada orduan zure ustez bizitzan behin probatu beharreko zerbait, norberak bere azalean.
A.G.- Bai, eta ahal dela, aurreneko pausoarekin batera ez probatu. Esan nahi dut, “Cita a ciegas” bat badaukazu, ez joan Hemoal emanda. Bueno, laugarren hau eginda daukat, baina bariante txiki batekin.
J.T.- Trio bat!
A.G.- Ez, ez, ez. A, bueno, hori ja denak bada, nik por supuesto…
J.T.- Hori esan beharrik ere ez dago.
A.G.- Adibidez, Las Vegasera joan Bingo garestienetako batera eta bingo ordez, bikingo abestu. Nik hau egin dut Jakako bingoan.
J.T.- Ez da Las Vegasen baina…
A.G.- Baina apustu bat egin genuen, hori ba, eske Jaka da, pixka bat, Aragoiko Las Vegas da. Apustu bat egin genuen kuadrillan, nik galdu nuen eta apustua galtzen zuenak egin beharra zeukan, bingora joaten ginen kuadrilla guztia, eta bikingo abestu.
J.T.- Bikingo!
A.G.- Bada, atera nintzen seguridadeko bi gorilen tartean…
J.T.- Bikingorekin.
A.G.- Bota egin zidaten (ninduten)…
J.T.- Biki bikingoa. Eta bikingo nola abesten da, zehazki?
A.G.- Horrela, egin beharra daukazu, e, nabarmen, e… BIKINGO! Eta galdetzen nuen, “Han cantado bingo?” “Han cantado bingo? BIKINGO! Hori da.
Eta bosgarrena eta inportanteena, hil aurretik egin behar dena, BI-ZI! Besterik ez dago.
J.T.- Hil arte bizi.
A.G.- Hori da. Utzi txorradak alde batera, prioridadeak daude munduan eta erlatibizatu dena. O sea que, bizi. Eta hori ere egiten dut, orain arte behintzat, egin dudala esna nahi dut.
J.T.- Ze…badakizue hor, ez dakit non den, baina Zizurkilen edo Asteasun edo inguru horietako kanposantu bateko atean jartzen du: “Gaur ni, bihar zu”. Orduan, komeni da iritsi baino lehen gauza horiek guztiak egitea, ezta?
A.G.- Bai, jauna!
J.T.- Aitziber Garmendiaren konstituzioa, gaur ere osatuta geratu da.
J.G.A.- Klaro baietz!
