detalle dokuteka-generico-fitxa

Pintura biluzik: Picasso, Dubuffet, De Kooning, Bacon, Saura

Bilboko Arte Eder Museoan erakusketa ikusgai

XX. mendeko berrogeita hamar eta hirurogeiko hamarkadetan, joera desberdinetako artistek -europar informalistak edo Ipar Amerikako espresionistak- pinturako gai klasiko bati ekin zioten interes handiz: gorputz biluziak margotu zituzten. Pablo Picasso (1881-1973), Jean Dubuffet (1901-1985), Willem de Kooning (1904-1997), Francis Bacon (1909-1992) eta Antonio Saura (1930-1998) artisten hogeita hamar lan esanguratsu biltzen ditu 'Pintura biluzik' erakusketak.

 

Doktrina klasikoak gorputzen edertasunaren ideala bilatzen bazuen ere, aipatutako artistek berriro interpretatu zuten gorputz biluzia, teknika-askatasun nabarmenaren bitartez. Teknika-askatasun horrek pinturaren ezaugarriak goretsi zituen formaren gainetik, abstrakzioaren eta figurazioaren mugan. Testuinguru horretan koka genezake Sauraren Hiru Graziak triptikoa. Artelan hori Museoko arte garaikidearen bilduman sartu berri da, Banco Bilbao Vizcaya Argentariak Bizkaiko Foru Aldundiari egin dion dohaintzaren bitartez.

 

ANTONIO SAURA DAMAS 'Pintura biluzik' erakusketa egingo den sasoi berean egingo da eta Antonio Saurak 1956 eta 1984 urteen artean paperean burututako 37 artelan biltzen ditu. Artelanok zenbait pintura-sailen baitakoak dira. Sail horien ezaugarririk behinena emakumearen erabilera da. 1954tik Sauraren obran behin eta berriro agertuko da gai hori: emakumea egitura jakin bati eusten dion euskarria da, esperimentazio tekniko eta formala ugaria gorabehera. Olioa, errotuladorea, tinta txinatarra, collage izenekoa eta, batez ere, teknika nahastuak izan ziren artelan hauetan erabili zituen materialen eta prozeduren arteko batzuk. Zenbaitetan, collage delakoaren erabilerak kolore gorrek menpean hartutako bere ohiko paletatik aldentzeko aukera ematen dio Saurari. Modu horretan, ez dauka kolorea gehitzeko arazorik.

 

Ekainaren 11tik abuztuaren 19ra.
Ordutegia: Astelehenetan itxita Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 20:00etara Igande eta jai-egunetan: 10:00etatik 14:00etara

detalle2

Docuteca

B2
09-07-2001

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16339179

x61pViewCountWAR

3471

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR