Dokuteka
Jon eta Jone 12: Pottoka
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Dopinga eta monarkiari buruz hizketan ari dira hasieran; ondoren elkarri goitizenez deitzen diote eta moskeatu egiten dira.
Jon.- Jo, jo, jo...
Jone.- Beno, baina zeri egiten diozu barre?
Jon.- Egunkarian Erregeak Muleg aleman horri ongi-etorria ez egiteko zer aitzakia jarri dituen irakurtzen ari naiz. Hau da eskandaloa!
Jone.- Eta hain graziosoak dira ala?
Jon.- Begira, begira, Borboi baten ahotik halakorik entzutea, zer esango dizut, ironikoa behintzat bada, zeren familia horri beste gauzarik ez dakit baina bizioa eta ondo bizitzea beti gustatu izan zaio, ezta?
Jone.- Beno, Jon, hori normala da, monarkiari ez zaio besterik eskatzen, aldizkariak betetzeko bizimodua edukitzea, besterik ez.
Jon.- Hemen diotenez ongi-etorria egitea ez zaie aproposa iruditzen doping-aren kontu hori argitu arte.
Jon.- Jo, eske nabarmenegia zen, e?
Jone.- Nabarmenegia zer?
Jon.- Eskiatzailearen istorio hori, doping-arena.
Jone.- Niri, bost.
Jon.- Ba niri ez zait ondo iruditzen, zer nahi duzu esatea. Hori tranpa egitea besterik ez da. Kirolaren filosofia goitik behera zikintzea.
Jone.- Hara, hara, gure porreroa, doping-aren kontra.
Jon.- Bai, bai, gauza desberdinak dira eta ezberdintzen jakin behar da. Honek doping hori bere emaitzak hobetzeko hartzen duelako eta hori tranpa zerri bat besterik ez da baina badira beste kasu batzuk, nik zer esango dizut ba, Maradona adibidez, hark bizioarengatik egiten du eta niri hori ondo iruditzen zait, zer nahi duzu esatea.
Jone.- Baina, beno, Jon, zu zein eskola klasera joan zinen txikitan?
Jon.- Ni? Ikastolara, beti ikastolara. Zer ba?
Jone.- Ez, ba ez dakit, zure arrazonamenduak ez direlako batere normalak.
Jon.- Zer ba?
Jone.- Zu ziur zaude zure gurasoek ez zintuztela hippy komuna batean hezi?
Jon.- Aizu pottoka, asteburu honetan nonbaitera joango al gara, e?
Jone.- Ez esateko pottoka.
Jon.- Zergatik ez ba? Niri gustatzen zait, oso kariñosoa da. Begira: pottoka.
Jone.- Bale, kalboroto.
Jon.- Ez duzu konparatuko, ezta? Azkozaz ere politagoa da pottoka esatea.
Jone.- Ba niretzako kalborotok badauka bere xarma.
Jon.- Kalboroto, kalboroto. Ez dakit. Aukeran nahiago kasik-kasik nahiago gazta-buru edo antzeko zedozer (zer edo zer).
Jone.- Zer diozu, kalboroto?
Jon.- Bueno, benga! Zer iruditzen zaizu, asteburu honetan nonbaitera joango bagina, zer?
Jone.- Eta, ideiarik?
Jon.- Beno, benga, ba horixe, zer iruditzen zaizu? Asteburu honetan nonbaitera joango bagina zer?
Jone.- Eta ideiarik?
Jon.- Ba eskiatzera joan gaitezke, adibidez.
Jone.- Nire gurasoei apartamentuko giltzak eskatuko dizkiegu?
Jon.- Ez zaie inportako, ezta?
Jone.- Eurak ez badoaz ez dago arazorik.
Jon.- Eskiatzera orduan, e?
Jone.- Bale.
Jon.- Eta eskatu al dizkiogu giltzak?
Jone.- Bai. Goizean irteterakoan etxetik pasatu eta bertatik hartzeko esan didate.
Jon.- Aizu, ez ahaztu eskularruak, e?
Jone.- Bai.
Jon.- Badakizu azkeneko aldiz zer pasa zitzaizun, ezta?
Jone.- Ja, eta zuk sartu txanoa, badakizu zergatik, ezta?
Jon.- Beno, bale, bale, bale! Benga. Benga. Goazen, goazen orain ohera. Bihar goiz-goiz jaiki behar dugu eta.
Jone.- Nik orain Cola-Cao bat hartuko dut. Nahi duzu?
Jon.- Bale, ba! Ekardazu bat bai.
Jone.- Beno, ba, ohera eramango dizut.
Jon.- Hori, hori. Ekarri ohera, beharko duzu eta! Gaur gauean egingo dizudanarekin bihar eskiatzeko Cola-Cao-a baino doping gogorragoa beharko duzu eta!
Jone.- A, bai? Hainbesterako al da egin behar didazuna ala?
Jon.- Ikusiko duzu, aaaaaaaa!
Jone.- Oi, zelako beldurra!
