Dokuteka
Jon eta Jone 14: Soineko sexya
Esketx laburra. Ospakizun baterako soinekoa aukeratzen ari da neska. Mutilari galdetzen dio ea nola dagoen hobeto.
Jone.- Benetan, lehendabiziko aldia da, baina nire bizitzan lehendabiziko aldia, nire aita urduri ikusten dudana.
Jon.- Ez nau batere harritzen, e? Enpresari elkarte batek sari bat emango balit, ni ere nahi kezkatuta ibiliko nintzake.
Jone.- Jon, benga, ez zaitez hasi.
Jon.- Baina hala da, Jone, zer nahi duzu ba? Esplotatzaileek sari bat ematen dizutenean, esplotatzaile onenari ematen diote saria, eta kito!
Jone.- Herri honetan enpresari izatea ez da errazegia, e?
Jon.- Ez, langile esplotatua izatea "chollo" bat dela esan nahiko didazu, ez?
Jone.- Beno, beitu (begiratu), zure diskurtso hori Leninen momia baino desfasatuagoa dago eta gainera zu ere enpresaria zarela gogoratu behar dizut ala?
Jon.- Aizu, hori diferentea da, e? Gu bi kide gara eta gure buruarentzat egiten dugu lana.
Jone.- Eta hamaika ordu sartzen dituzue, eta praktikak egiteko ikasleak ere edukitzen dituzue.
Jon.- Baina hori normala da, ni ikasle izan nintzen ere bekario gisa hartu nituen batzuk.
Jone.- Aizu, eta zenbat ordaintzen diezue praktiketan dauden langileei?
Jon.- Aizu, ahal dugun guztia.
Jone.- Gutxi, orduan. Ikusten? Zu ere esplotatzailea zara.
Jon.- Bai, baina nik behintzat ez dut horregatik saririk jasotzen.
Jon.- Asko falta al zaizu?
Jone.- Jon, etorri hona.
Jon.- Zer nahi duzu orain?
Jone.- Zelan geratzen zait soineko hau?
Jon.- Oso ondo.
Jone.- Bai?
Jon.- Oso sexy zaude, beltza, e?
Jone.- Bai, baina igual sexyegia eta gainera ipurdia handia egiten dit.
Jon.- Ipurdia, ipurdia sexya daukazu eta.
Jone.- Laga, zuk ez dakizu ezer ez. Beno, ez dut hau jantziko, igual txaketa-pantalon grisa, zuk zer uste duzu?
Jon.- Jar ezazu nahi duzuna baina joan beharra daukagu. Coca-cola bat hartzera noa, nahi al duzu zuk?
Jone.- Bale!
Jon.- Ja?
Jone.- Zer iruditzen zaizu?
Jon.- Oso guapa zaudela.
Jone.- Benetan?
Jon.- Baietz! Ez garela iritsiko garaiz!
Jone.- Bai, ba orduan esateagatik esan duzu.
Jon.- Zer?
Jone.- Ba guapa nagoela.
Jon.- Ezetz, ba! Oso guapa zaude, baina mugitzen ez bagara, ez gara iritsiko.
Jone.- Baina guapa nago, baina ez nago sexy.
Jon.- Soineko beltzarekin sexy-ago zinen.
Jone.- Eta traje honekin ez?
Jon.- Horrela eleganteagoa zaude. Begira, urteko enpresari onenari saria jasoko duen gizon baten alaba dirudizu.
Jone.- Bai, eta zu bragetazoa jo nahi duen delinkuentea.
Jon.- Bai, e? Ba, orduan, oso apropos goaz biok, e? Benga, mugitu ezazu ipurdi hori eta goazen.
Jone.- Beitu (begiratu), hurrengo batean gure bizilagun danesari (daniarrari) eskatuko diot iritzia.
Jon.- Bai, bai, esaten dutenez, homosexualek asko dakite modari buruz.
Jone.- Berriro ere kontu horrekin. Baina zuk zergatik diozu beti homosexuala dela?
Jon.- Zergatik? Itxura hori hartzen diodalako, zergatik ba?
Jone.- Bale, itxuragatik epaitzen duzu orduan jendea?
Jon.- Ez, ez nahastu gauzak, niri bost axola homosexuala den edo ez den, zer nahi duzu esatea...
Jone.- Ja, baina zeloso jartzen zarenez, burura etortzen zaizun lehendabiziko lelokeria esaten duzu.
Jon.- Nik guapa zaudela esan dizut eta horrek ez al du ba balio?
Jone.- Beitu, Jon, zuk guapa nagoela esan didazu lehenbailehen irteteko eta ez horrela sentitzen zenuelako benetan.
Jon.- Jexux, niri traje beltza gehiago gustatzen zitzaidan.
Jone.- Jakina, gusturik ez daukazulako.
Jon.- Joder!
