Dokuteka
Jon eta Jone 43: Boutique
Esketx laburra. Bikotea mutilarentzat erropa erostera joan da dendara.
Dendaria.- Kaixo, laguntzarik behar duzue?
Jon.- Ez, ez, begiratzen ari gara, eskerrik asko.
Jone.- Aizu, aizu, amerikana baten bila gabiltza, non dauzkazue?
Dendaria.- Beitu (Begiratu), hor, han, han ikusten duzue, ezta? Zein motatako amerikana, hori bai!
Jon.- Informala.
Jone.- Beno, baina elegantea, ezkontza baterako da.
Dendaria.- Aukera handia dago, eta gainera, zuk, ummm, planta polita duzu!
Jon.- Mila esker!
Jone.- Planta polita duzu! Salida!
Jon.- Egia esan, planta honekin guztiak gelditzen zaizkit ondo niri, e? Ze... begira, hauxe gustatzen zait. Hartuko al dugu?
Jone.- Hau? Hiru baino ez dituzu probatu eta! Eta gainera, lehenengo denda da Jon, gehiagotara joan behar dugu gauza gehiago ikustera!
Jon.- Beno, beno, baina ondo geratzen zait, ezta?
Jone.- Zuk ez daukazu ideiarik ere, benga, goazen!
Jon.- Bale, bale, baina ez zaitez haserretu, e?
Jone.- Denda hau gainera ez zait batere gustatzen.
Jon.- Baina, niri kodera hauek politak iruditzen zaizkit, e? Bai, bai.
Jone.- Jon, horrek modaz pasatuta daude, Mr. Bean dirudizu amerikana horrekin.
Jon.- Beno, orduan zer, beltza hobeto?
Dendaria.- Biak geratzen zaizkizu ongi, baina tira, planta ona duzu, e?
Jon.- Horixe baietz!
Dendaria.- Baina nahi baduzu, talla handiago bat aterako dizut.
Jon.- Ez, ez, ez, ez. Berdin dio. Ondo geratzen bazait, hauxe.
Jone.- Atera, atera. Atera bestea, mesedez, ea zela geratzen zaion.
Jon.- Ze, esadazu Jone: zer sentitzen da kristoren planta duen tipo baten alboan?
Jone.- Hori edonori esaten diote Jon, saltzaileak dira, pelota egitea da euren lana.
Jon.- Ja, ja, ja... Uste dut gehiagotan aterako naizela erosketak egitera. Nire egoari oso ondo etorri zaio hau.
Jone.- Ja, bale, baina ojito dependienta horrekin, e?
Jon.- Joder, Jone, gaur zelosa samarra ikusten zaitut, e?
Jone.- Ai, brometan dihardut, gainera, zuk zer uste duzu, e, hemeretzi urteko neska horretako bat zugan fijatuko dela?
Jon.- Joder, ba igual bai.
Jone.- Beitu, horien nobioak surferoak dira, eta tripa txokolate-tableta baten modukoa daukate...
Jon.- Beno, baina nik uste azkeneko saltzailearekin badaukadala aukeraren bat, ezta?
Jone.- E?
Jon.- Fijatu al zara tipoak nola begiratzen ninduen goitik behera?
Jone.- Baina hirurogei urte zeuzkan eta!
Jon.-Mmmm! Madurito atraktibo horietako bat, e? Beti gustatu izan zait niri azal ximurra.
Jone.- Gaixo bat zara, Jon.
Jon.- Jone!
Jone.- Zer?
Jon.- Zapatak falta zaizkidala!
Jone.- Beitu, horrek zuk erosi, Jon, erosketak egiten inposiblea zara eta!
Jon.- Inposiblea, nik daukadan planta honekin?
