Dokuteka
Jon eta Jone 58: Taxian
Esketx laburra. Bikotea taxian doa eta taxistarekin elkarrizketa dute. Azkenean haserretuta bukatzen dute.
Jon.- Libre al dago?
Taxista.- Ez al duzu ba kartela ikusi?
Jone.- Aizu, Jon, zure gurasoen etxeko helbidea inoiz gogoratzen, zelan da, Etxenike kalea da, ezta?
Jon.- Ez, Pedro Migel Sarasola kalea, mesedez.
Taxista- Bai, hori Osinatxu inguruan dago, ezta?
Jon.- Bai, bai.
Jone.- Beti oker nabil, Pedro Migel da, baina ez Etxenike.
Jon.- Uste dut emakumezko taxista bat tokatu zaidan lehendabiziko aldia dela hau.
Jone.- Zer?
Jon.- Uste dudala emakumezko taxista bat tokatu zaidan lehendabiziko aldia dela.
Taxista.- Ba zorionak. Bazen birjintasuna galtzeko ordua, motel. Ez zaizu inportako, ezta?
Jon.- Ez. ez.
Jone.- Orain esazu emakumeek zelan gidatzen duten.
Jon.- Nik? Nik ez dut ezer esaten sekula, e?
Taxista.- Orain esadazu ez duzula sekula "emakumea behar zuen" oihukatu.
Jon.- Bai, eta jubilatuei ere oihu egiten diet, bai, eta gazteei, eta betaurrekodunei, eske oso pertsona gaiztoa naiz, no te joroba.
Taxista- Baduzu, bai, gaizto aurpegia zuk.
Jon.- Egunero ataskoak ordu berean, hau pasada bat da, e?
Jone.- Jon, ez da hainbesterako.
Jon.- Begira, motorrean ez da halakorik sekula pasatzen. Atasko hauek erraz saihestu ditzakezu motoan.
Jone.- Bai, baina eguraldi honekin ezin da motorrarekin inora joan. Hori bai, kuleroetaraino mela-mela eginda heldu nahi ez baduzu...
Taxista.- Et, et, et, motorista zara?
Jon.- Beno, motorrean ibiltzen naiz.
Taxista.- Eroen moduan eskubitik edo ezkerretik aurreratuaz, ezta?
Jon.- Aizu, hogei urte daramazkit nik motorra gidatzen, eta ez dut sekula arazorik izan.
Jone.- Beno, bronkaren bat edo beste bai, e?
Jon.- Bai, bai, autobus eta taxi-gidariekin gainera, errepidea zeuena dela uste duzuelako.
Taxista.- Aizu, aizu, aizu, taxiak ez bazaizkizu gustatzen, jaitsi nahi duzunean.
Jon.- A bai? Oraintxe bertan. Quieto parado! Zenbat da hau?
Jone.- Joder, Jon, zelako anormala zaren batzuetan, e?
Jon.- Beno, eta orain ez ukitu niri potrorik, e? Taxista hori zure laguna zela zirudien hasieratik eta. Nitaz barre egiten saiatu zarete bertan sartu garenetik.
Jone.- Beno, beno, lasai, Jon, zelan joango gara orain? Zeren autobusa ere ez zaizunez gustatzen...
Jon.- Begira, badakizu zer? Ni oinez joango naiz. Zuk egin ezazu nahi duzuna!
Jon.- Begira, orain ere munduko emakumeen artean elkartasun moduko zeozer (zer edo zer) badagoela argi geratu da, e... Ez dago zalantzarik.
Jone.- Baina zer diozu?
Jon.- "Zer diozu", entzun duzu, emakumeen arteko zera hori pizten denean ez dagoela zer eginik zuekin.
Jone.- Benga, benga, Jon, ez izan hain pelikuleroa.
Jon.- Ez al da egia?
Jone.- Ba oker zabiltzala frogatuko dizut. Ni eta zure ex horren artean badago elkartasunik?
Jon.- Elkartasunik ez dakit, baina ipurdi-tamainan, igual-igualak zarete. Ai, mekaguen! Baina, mina egin didazu!
Jone.- Fastidiatu, txerri hori.
