detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 66: Udaltzaina

Esketx laburra. Bikoteari etxean udaltzainak bisita egiten die. Norbaitek salatu ditu balkoian maritxu landareak dituztelako.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Din-don! Din-don!

Jone.- Egunon!

Udaltzaina.- Egunon!

Jone.- Zer nahi duzu, agente? Zeren zu agente bat zara, ezta?

Udaltzaina.- Ni udaltzaina naiz.

Jone.- Ba hori, agente bat.

Jon.- Nor da, Jone?

Jone.- Polizia.

Jon.- Hostia!

Udaltzaina.- Udaltzaina naiz eta ez polizia.

Jon.- Eta zer pasatzen da ba?

Udaltzaina.- Salaketa bat jaso dugu.

Jone.- Salaketa bat?

Jon.- Nik badakit pare bat isun pagatu gabe ditudala baina ez nuen uste motorra espaloian aparkatzeagatik etxera polizia bidaliko zigutenik.

Udaltzaina.- Et, et, et, ni udaltzaina naiz eta ez polizia.

Jone.- Beno, eta zeinek salatu gaitu ba?

Udaltzaina.- Hori ezin dizuet esan.

Jon.- Baina zergatik?

Udaltzaina.- Balkoian duzuen zerbaitengatik.

Jon.- / Jone.- Maritxuak!

Udaltzaina.- Marihuana landareak, bai.

Jon.- Baina bi besterik ez dira eta!

Jone.- Eta gainera ez dira erretzeko. Landare kuriosoa da, eta...

Udaltzaina.- Bale, bale, bale. Niri berdin zait zertarako dituzuen. Kontua da bi marihuana landare dituzuela balkoian eta norbaitek hori salatu duela.

Jone.- Eta zer pasatuko da?

Jon.- Isuna jarri behar al diguzue?

Udaltzaina.- Beno, berez hala beharko luke, baina txorakeria bat denez, zergatik ez dituzue balkoitik kentzen eta etxe barrura sartzen?

Jone.- Bale, bale, oraintxe egingo dut.

Udaltzaina.- Zorte txarra izan duzue. Badakizue bizilagunen batek edo salatu zaituzte eta. Guk gure lana egin behar dugu

Jon.- Aizu, ba mila esker, e?

Udaltzaina.- Lasai, ez da ezer. Baina, ez atera landareak berriro balkoira, bestela arazoak nik izango ditut.

Jon.- Lasai, sei hilabete barru pasatzen bazara emango dizut pixkatxo bat probatzeko,e?.

Udaltzaina.- Sobornoa eskaintzen ari al zara?

Jon.- Ez, ez, aizu, barkatu, e? Txorrada bat esateagatik besterik ez zen.

Udaltzaina.- Lasai, e, eskertzen dizut baina ez da beharrezkoa, aitak bere baratzean hazten dizkit nire maritxuak.

Jone.- Ba mila esker, agente.

Udaltzaina.- Benga ba, agur.

Jon.- Tira, lagundu, hementxe, leiho albo honetan jarriko ditut.

Jone.- Majoa zen munizipala, e?

Jon.- Bai, eta eskapada ederra egin dugu, e? Isuna nahiko fuertea dela iruditzen zait gainera.

Jone.- Eta zein izango zen salaketa ipini diguna?

Jon.- Ba bizilagun bat zela esan digu. Ez zen zure nobio danes nazkagarri hori izango, ezta?

Jone.- Björn? Keba! Seguru bigarren pisuko karka hori izango zela, ABC erosten duen tipo zimur hori.

Jone.- Jon, zertan ari zara?

Jon.- Sobratu zaigun ensaladilla rusa usoei ematen.

Jone.- Usoei?

Jon.- Bai, beno, hori da asmoa, baina batzuetan bigarren pisuko balkoira erortzen zaizkit apur batzuk.

Jone.- Baina, Jon, balkoi dena zikindu duzu eta!

Jon.- Nork, nik? Ba al daukazu probarik, e? Ni usoei jaten ematen ari naiz, e?

Jone.- Benga, sartu barrura.

Jon.- Itxoin ezazu, eskukada bat geratzen zait platerean!

Jone.- Jon! Sartu barrura!

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
23-02-2000

x61pRelaContWAR

16338097
0:03:09

x61pViewCountWAR

2803

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR