detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 72: Bibotetxoa

Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Futbolari begira dago mutila azken egunetan. Neska eguzkia hartzera joan da eta bigote gorriaz etorri.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Jone.- Jon, Mundiala amaitu arte ez daukazu sofatik jaikitzeko asmorik?

Jon.- Lanera joateko bakarrik.

Jone.- Eta hori noiz izango da? Atzo jai hartu zenuen eta...

Jon.- Eta zer?

Jone.- Ba, Jon, hiru egun eman dituzula telebisio aurrean. Hori ez da normala.

Jon.- Zergatik ez da normala?

Jone.- Ez dakit, egin duen eguraldi onarekin ez duzu etxetik irten...

Jon.- Zertarako?

Jone.- Eguzkia hartzera behintzat. Zelako banpiro aurpegia ipini zaizun!

Jon.- Zuk ez daukazu ba hobea!

Jon.- Eguzkia hartzera atera zara, bai, baina ikusi al duzu nola geratu zaren?

Jone.- Zelan geratu naizen?

Jon.- Ah, baina oraindik ez zara ispilu aurrean jarri?

Jone.- Baina zer gertatzen da ba?

Jon.- Begiratu, begiratu.

Jone.- Krema eraman nuen hondartzara, ez dut uste ezer... Aa!

Jon.- Lasai, lasai, Jone, gauza normala da hori.

Jone.- Baina krema alde guztietatik eman nuen!

Jon.- Alde guztietatik ez, Jone, ez, eta hori agerian geratu da.

Jone.- Eta gorri-gorria geratu zait gainera.

Jon.- Bai. Eskiatzera joan ginen egun hartan bezalaxe.

Jone.- Eskiatzera?

Jon.- Bai. Belagua ingurura joan ginen, fondo egitera.

Jone.- Bai, zelako lotsa.

Jon.- Lasai, neska, ez zara eta bibotedun emakume bakarra!

Jone.- Ah, baina ez da asko egongo bibote gorriarekin.

Jon.- Ez, hori egia da.

Jon.- Tori, Jone.

Jone.- Zer da hori?

Jon.- Bizarra kentzeko Gillette-a.

Jone.- Je, je.

Jon.- Badakizu, xaboi apur bat eman eta suabe-suabe pasa. Begira, horrela tiratu aurpegia, eta igual kenduko duzu bibotetxo hori.

Jone.- Begira, makillajearekin ahaleginduko naiz.

Jon.- Bai, bai, nahi baduzu emango dizkizut hamar euro solariumera joateko. Badakizu zer egin behar duzun? Begira, sartu eta esan "gorputza bibotearen kolorekoa nahi dut".

Jone.- Jon, bihar lanera joango zara?

Jon.- Ez dakit ba. Zer partidu jokatzen da bihar?

Jone.- Brometan zabiltza, ezta?

Jon.- Bai, neska. Atzo ez nintzen joan estudiora itxita egon zelako.

Jone.- Aizu, eta Mundialak noiz arte irauten du?

Jon.- Uste dut finala ekainaren 30ean dela.

Jone.- Jon, zergatik ez dugu...?

Jon.- Zer?

Jone.- Badakizu, bazkaldu aurretik, gosea egiteko...

Jon.- Gosea egiteko, zer?

Jone.- Ba, hori...

Jon.- Zer?

Jone.- Zer izango da ba?

Jon.- A, hori!

Jone.- Hori!

Jone.- Baina, Jon, zeri egiten diozu barre?

Jon.- Ez, ezer ez, ezer ez, neska.

Jone.- Esan zeri egiten diozun barre!

Jon.- Barkatu, Jone, eske bibote horrekin guardia zibil batekin larrua jotzen ari naizela pentsatzen hasi naiz.

Jone.- Txotxolo!

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
23-02-2000

x61pRelaContWAR

16338033
0:03:02

x61pViewCountWAR

2793

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR