Dokuteka
Jon eta Jone 81: Erakusketa
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Neskak lagun baten arte erakusketa batera joan nahi du. Bertan, ordea, mutila lekuz kanpo dago.
Pi, pi, pi...
Jon.- Bai?
Jone.- Jon, badaukazu planik arratsalderako?
Jon.- Arratsalderako? Ez. Beno, esgrima pixka bat entrenatu, baina besterik ez.
Jone.- Eta zer ordutan amaituko duzu entrenamendua?
Jon.- Zazpiak inguruan edo.
Jone.- Aizu, kontuz ezpatarekin e?
Jon.- Ez da ezpata, sablea da, sablea.
Jone.- Orduan zazpietatik aurrera libre, ezta?
Jon.- Depende.
Jone.- Zelan depende?
Jon.- Bai, depende, segun zertarako.
Jone.- Ba beitu (begiratu), unibertsitateko nire klase-kide batek erakusketa ipini du galeria batean.
Jon.- Ui, ui, ui.
Jone.- Benga, Jon, animatu.
Jon.- Eta zure lagun artistilla horrek zer egiten du ba?
Jone.- Ba koadroak ipini ditu. Benga, Jon, ordubete baino ez da eta.
Jon.- Izango al da kanaperik?
Jone.- Bai.
Jon.- Bale, orduan joango naiz.
Jone.- Jon, nora zoaz?
Jon.- Hemen ke gehiegi dago, goazen harantz.
Jone.- Han ez dago inor!
Jon.- Horrexegatik ba!
Jone.- Jon, ez hasi, e?
Jon.- Ixo, ikusten al duzu ate hori? Ba kanapeak hortik aterako dituzte eta gu hemen geratzen bagara, ba horixe, en primera línea egongo gara.
Jone.- Zureak ez dauka erremediorik, benetan.
Jon.- Eta ez ezazu asko jan hasieran, bestela ez duzu tokirik utziko pintxo beroentzat.
Jon.- Ba ez daude gaizki koadro hauek, e?
Jone.- Bai, nahiko ona da eta gainera koadro asko saltzen ditu.
Jon.- Aizu, eta zuri ez dizu sekula koadrorik oparitu tipo honek, e?
Jone.- Jon, klase-kidea da, baina ez da lagun-laguna.
Jon.- Eta lagun-laguna ez bada, zertara etorri gara gu erakusketa honetara?
Jone.- Ba zeozer (zer edo zer) diferentea egitearren, chico!.
Jon.- Kultureta eta artistillak dauden tokietara etortzeagatik orduan.
Jone.- Beno, Jon, nahikoa da, zu ni baino snob handiagoa zara eta!
Jon.- Ni? Ni snoba?
Jone.- Jon, ganba-buztan bat daukazu sorbaldan!
Jon.- Beno, piña dela esango diogu galdetzen duenari.
Jone.- Ez izan zikina eta kendu ganba-buztan hori.
Jon.- Snobarena egiteagatik daramat ganba, badakizu? Sorbaldan jarrita... Performancea da, Homenaje a Dalí jarri diot izena.
Jone.- Jon, droga klase arraroren bat hartu duzu ala zer?
Jon.- Ez, tamalez ez.
Jone.- Edateko zeozer (zer edo zer) nahi?
Jon.- Bai, hartu behar dut, garÇon!, gaÇon! Botila bat ur mineral! Eske (es que) nire ganba-isats honek ura behar du.
Jone.- Baina beno, Jon, zuk ez dakizu horrelakoetan normal portatzen ala zer?
Jon.- Jende horrek ni nerbioso jartzen nau.
Jone.- Baina erakusketa gustatu zaizu, ezta?
Jon.- Bai, tipo hori egia esan ona da, e? Eta jatorra, gainera.
Jone.- Baina berba egin duzu berarekin ala?
Jon.- Noski, nire Homenaje a Dalí erakutsi diot.
Jone.- Zer?
Jon.- Txantxa da, neska, txantxa da. Badakizu, guk telefonoak elkarri eman dizkiogu. Ilustratzaileak behar izaten ditugu eta gustatu zait tipo honen lana, bai.
Jone.- E, Jon! Nora zoaz?
Jon.- Goazen itsasora une batez.
Jone.- Baina berandu da eta!
Jon.- Momentu bat izango da, neska, Homenaje a Dalí itsasora bueltatu nahi dut.
