Dokuteka
Jon eta Jone 84: Zakur kumeak
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Mutilak txakurtxoak ekarri nahi ditu etxera, neskak ordea katuak. Azkenean ordea familiako guztiei txakurrak ematen dizkiete.
Jon.- Jone, Anderrekin hitz egin berri dut eta esan dit ea zakur-kumerik nahi ote dugun.
Jone.- Eta ez dugula nahi esan diozu.
Jon.- Ba ez, precisamente hori ez.
Jone.- Aber, aber, ez zenion baiezkoa emango, ezta?
Jon.- Beno, pentsatuko dugula esan diot.
Jone.- Ba begira, honezkero pentsatu dugu: ez.
Jon.- Jone, baina txikitxoak direla hauek, artzain-txakurrak.
Jone.- Niri txakurrek beldurra ematen didate, Jon.
Jon.- Hauek ez, hauek ez dira mota horretakoak, hauek oso jostalariak dira, badakizu, pelutxe horietakoak, txiki-txikiak.
Jone.- Eta zergatik ez katu bat?
Jon.- Katuei ilea erortzen zaielako.
Jone.- Eta txakurrei ez ala?
Jon.- Baina, zakurrak nobleak dira eta katuak ez.
Jone.- Hori Walt Disney-ren pelikularen batean agertzen da edo zuk bakarrik hausnartu duzu?
Jon.- Hori egia da, badakizu zuk ondo. Katuak txungoak dira.
Jone.- Zu bai zarela txungoa, Jon.
Jon.- Beno, beno, ba orduan akabatu egin beharko ditu.
Jone.- Zer?
Jon.- Jakina, berak badu berea, eta ez ditu beste lau gehiago heziko, ezta?
Jone.- Orduan?
Jon.- Orduan ba, normalena, plastikozko poltsa batean sartu eta ibaira bota, ala, ito, se acabó.
Jone.- Ai Jon, ez esan hori.
Jon.- Lasai egon zaitez, Jone, ez dute sufritzen eta. Beno, igual apurtxo bat bai, baina ez gehiegi, ez gehiegi. Begira, Korean biziko bagina ez genuke arazorik izango, baina...
Jone.- Beno eta zenbat dauzkala esan duzu?
Jon.- Lau kume, baina bat kolokatu dugu dagoeneko. Bezero bati oparituko diogu.
Jone.- Ama! Bai. Zer, zelan? Eta aita? Bai. Aizu, ama, zuek etxe inguruan badaukazue terrenoa, ezta? Ama, gustatuko litzaizueke txakurtxo bat?
Jone.- Bai, Pili badago etxean? Bai, Jone naiz. Bale, gero arte. Aupa, Pili, zer moduz? Aizu, gauza bat, zure ilobentzako opari perfektua daukat. Begira, ezin hobea ume batzuentzako, entzun, entzun.
Jon.- Zer, Jone, kolokatu al dituzu?
Jone.- Bai, beno, bat falta zait.
Jon.- Orduan guretzat.
Jone.- Jon, esan dizut ez dudala txakurrik nahi. Behar asko ematen dute, ni irailean gainera Bartzelonara noa.
Jon.- Ba nik zainduko dut.
Jone.- Begira, txakur bat eduki beharrean zergatik ez dugu ume bat egiten?
Jon.- Bale, bale, se acabó, zeuk irabazi duzu. Zakurrik ez, ez zakurrik ezta katurik ere. Eta, jakina, Bartzelonara zoazenez, umeak ezta pentsatu ere.
Jon.- Beno, pottoka, lanera noa, e? Anderri esango diot bi dagoeneko kolokatu dizkiozula, e?
Jone.- Bai, bai, konforme.
Jon.- Eta hirugarrenarekin igual paella bat egin genezake.
Jone.- Je, je, je.
Jon.- Jone, pelikula bat alokatu dut bideoklubean, begira.
Jone.- Pelikula bat?
Jon.- Bai, izenburua kuriosoa iruditu zait. Begira, Uma Thurman-en pelikula, entzun, La verdad sobre perros y gatos.
Jone.- Ah, gainera Anderri bai, baina zuri ez dizut esan, hirugarrena ere kolokatu dut jada.
Jon.- A, bai? Nori?
Jone.- Ba bigarren pisuko bizilagunari, ABC erosten duenari.
