Goxo goxo Jatetxea

Bi elkarrizketa labur jatetxean.

Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

1. ZERBITZARIA ETA PATXI

ZERBITZARIAK:     Kaixo, Patxi.
PATXIK:     Gabon, Jende asko duzue gaur, eh?
ZERBITZARIAK:    Bai. Zer afaldu nahi duzu, Patxi? Betikoa?
PATXIK:        Ez, gaur zerbait berezi nahi dut. Goseak nago. Ez dakit. Zer dago afaltzeko?
ZERBITZARIAK:    Menua jakin nahi baduzu, esango dizut. Sarrerako, esparragoak, oilo-salda, arrain-zopa, paella eta entsalada.Esparragoak, esparragoak probatu behar dituzu; ederrak atera dira. Arrain-zopa ere ez dago txarra.
PATXIK:        Tira ba, hain ederrak badira, atera esparragoak; baina oilo-salda ere probatu nahi     dut.
ZERBITZARIAK:    Orduan, gauza biak: esparragoak eta oilo-salda. Ederto. Gero, bigarrenerako arraina eta haragia ditugu. Arrainetan: legatza plantxan, frijitua, saltsan; gero langosta. Zer gehiago? Ah! Bisigua, atuna saltsan, amuarrainak.
PATXIK:        Arraina ez; gaur haragia nahi dut. Haragi berezia. Zerbait berezirik badago?
ZERBITZARIAK:    Tira, berezi-berezia, ba, ez. Baina badugu arkume errea, eta ahatea laranjarekin ere     bai. Bikote horrek, esate baterako, ahatea laranjarekin eskatu du. Gero betikoa:     solomiloa, oilasko errea, idi-txuleta…
PATXIK:        Arkume errea probatu nahi dut, aspaldian ez dut jan eta.
ZERBITZARIAK:    Ederto; postrerik behar duzu?
PATXIK:        Bai, zer duzue?
ZERBITZARIAK:    Eguneko fruta, sagar-tarta, mamia eta whisky-tarta.
PATXIK:        Gaur sagar-tarta nahi dut.
ZERBITZARIAK:    Eta ardorik? Ardo zuri ederra dugu. Monopola. Garestiagoa da, baina “gero gerokoak”. Ez al da hala, Patxi?

2. RODOLFO ETA KATARINA

RODOLFOK:    Ene, Katarina, maitea. Zein polita zauden gaur.
KATARINAK:    Benetan, Rodolfo?
RODOLFOK:    Bai, horixe, maitea. Ai. Zer afaldu behar dugu gaur? Zerbait berezirik nahi duzu, Katarina?
KATARINAK:    Bai, hori da. Zein jatetxe polita! Zer dago kartan, maitea?
RODOLFOK:    Hasteko txanpaina edango dugu. Zer iruditzen zaizu?
KATARINAK:    Oh! Eskuzabala etorri zara gero.
RODOLFOK:    Zer jan nahi duzu hasteko? Hauxe dago: esparragoak, oilo-salda, arrain-zopa, paella eta entsalada.
KATARINAK:    Arrain-zopa, ezta? Arrain-zopa probatu nahi dut. Eta zuk?
RODOLFOK:    Nik ere gauza bera. Bigarrenerako? Haragia ala arraina, potxola?
KATARINAK:    Zer dago haragitan?
RODOLFOK:    Begira. Solomiloa, arkume errea, oilasko errea, idi-txuleta eta ahatea laranjarekin. Ez duzu ahatea laranjarekin nahi?
KATARINAK:    Bai, noski. Edateko ardo gorria. Errioxako ardorik badago?
RODOLFOK:    Bai. Orduan Errioxako ardoa. Eta postrerako? Hau dago: eguneko fruta, mamia, whisky-tarta…
KATARINAK:    Horixe jango dugu, Whisky-tarta!
RODOLFOK:    Ea, zerbitzari. Mesedez.
 

A1
24-10-1984
16292675
03:06
3849