Euskadi Bidaiak

Telefonoz deitu du pertsona batek bidaia-agentziara. Oporrak antolatu nahi ditu.

Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Ring-ring.
EMAKUMEAK:    Euskadi Bidaiak?
BULEGARIAK:    Bai, hemen; zer nahi duzu?
EMAKUMEAK:    Informazioa nahi dut. Ez dakit nora joan oporretan.
BULEGARIAK.    Zer duzu nahiago: Europa, Amerika, Asia…?
EMAKUMEAK:    Beno, esate baterako, zenbat kostatzen da lau egun Amsterdam-en?
BULEGARIAK:    Amsterdam-en lau egun, hotelean, 17.000 pezeta eta bidaia 27.000 pezeta.
EMAKUMEAK:     Baina, orain hotz handia da Amsterdam-en, ezta? Nolakoa da Amsterdam?
BULEGARIAK:    Oso hiri polita da, kanalak eta zubi asko ditu. Veneziak bezala. Etxeak txikiak dira, bi     pisukoak. Amsterdam-ek portu handia du, ez da arrantzako kaia, merkataritzakoa da.     Oso hiri garbia da eta lore asko du kaleetan; tulipanak batez ere. Hiru miloi biztanle     ditu eta eguraldia…ba, neguan hotz handia izaten da, baina udazkenean epel,     17-19     gradu gutxi gora-behera…
EMAKUMEAK:    17 gradu? Ez, ez, ez dut nahi, toki beroa nahi dut. Eta Ekialdean? Turkian, adibidez,     Istanbul? Bidaia garestia da?
BULEGARIAK:    Ez, ez, da garestia, bidaia 58.000 pezeta.
EMAKUMEAK:     Eta hotelik badu Istanbulek?
BULEGARIAK:    Bai, noski, hotel asko du. Gainera, Turkia oso merkea da. Istanbulek bazar eta     komertziante asko du.
EMAKUMEAK:    Eta zenbat kostatzen da zortzi egun hotelean?
BULEGARIAK:    60.000 pezeta gutxi gora-behera, bazkaria eta gosaria barne.
EMAKUMEAK:    Monumenturik badu?
BULEGARIAK:    Bai, meskitak eta beste monumentu asko. Oso hiri handia da… Bost miloi biztanle ditu.
EMAKUMEAK:    Eta eguraldia?
BULEGARIAK:    Mediterraneoan badakizu… udan bero izaten da, baina orain, udazkenean, epel dago: 27-28 gradu.
EMAKUMEAK:    Ez, ez, ez zait gustatzen, moroekin ez dut ezer nahi. Ezer berezirik baduzue?
BULEGARIAK:    Bai, bidaia berezi bat badugu: Mexiko hirira eta hor primerako eguraldia duzu, 24 gradu.
EMAKUMEAK:    Baina garestia da, ezta?
BULEGARIAK:    Ez pentsa! Zortzi egun hotelean 69.000 pezeta eta bidaia 88.000 pezeta.
EMAKUMEAK:    Beno, ez da asko. Baina Mexiko oso hiri txikia izango da.
BULEGARIAK:    Mexiko txikia? Hamaika miloi biztanle ditu. Munduko hiririk handiena. Monumentu azteka asko ditu: piramideak, Hernan Cortes-en Jauregia etab.
EMAKUMEAK:    Polita da?
BULEGARIAK:    Bai, parte asko du; gero jatetxeetan mariatxiek musika mexikarra jotzen dute. Oso erromantikoa da. Gainera gazteleraz hitz egiten dute…
EMAKUMEAK:    Hori bai, baina hamaika miloi biztanle… Leku baketsuren bat?
BULEGARIAK:    Bai, bi irla: bata Europan, Korsika, eta bestea Ozeanian. Indonesian, Timor irla.
EMAKUMEAK:    Korsika non dago?
BULEGARIAK:    Frantziako irla da, baina Italia ondoan dago Mediterraneoaren erdian, Sardinia ondoan… Bidaia merkea da 22.000 pezeta, baina hotelak oso garestiak dira: zortzi egun 79.000 pezeta gutxi gora-behera.
EMAKUMEAK:    Ah bai, baina irla hori baketsua da? Terrorista asko dago eta… hilketak ere izaten dira, ezta?
BULEGARIAK:    Beno, noizbehinka, baina oso polita da, hondartza asko eta mendi ederrak ditu. Herrixkak ere oso txukunak dira eta lasaiak, oso jende gutxi bizi da irla honetan.
EMAKUMEAK:    Zenbat biztanle du irla honek?
BULEGARIAK:    Neguan oso gutxi, 89.000 biztanle gutxi gora-behera, baina udan gehiago.
EMAKUMEAK:    Ez. Ez dut nahi, terrorista asko da hor.
BULEGARIAK:    Baina eguraldia oso ona da, orain, adibidez, udazkenean epel dago, 23-25 gradu; hondartzan eguzkitan egoteko girorik onena!
EMAKUMEAK:    Ez, ez dut nahi; eta Ozeaniako irla hori… Timor?
BULEGARIAK:    Timor hirugarren mundua da, oso atzeratua da.
EMAKUMEAK:    Baina kotxerik eta hotelik badute?
BULEGARIAK:    Hotelik ez dute, kotxeak badituzte, baina ez hemen bezala; jende gutxik du kotxea, ia inork ere ez. Baina hotelik inon ez dago.
EMAKUMEAK:    Non lo egin daiteke orduan?
BULEGARIAK:    Etxeetan, oso merkea da. Zortzi egun 30.000 pezeta, baina bidaia oso garestia: 97.000 pezeta joatea bakarrik.
EMAKUMEAK:    Irla txikia da? Zenbat biztanle ditu?
BULEGARIAK:    Handi samarra da, lau miloi biztanle ditu eta oso polita da.
EMAKUMEAK:    Malaria, tifus eta horrelako gaixotasunik badute?
BULEGARIAK:    Bai, gaixotasun guztiak dituzte. Gainera bero handia izaten da: 40 gradu itzalean.
EMAKUMEAK:    Ene bada! Orduan ez. Eskerrik asko. Azpeitian geratuko naiz. Jesus, ama! Mundua nola dagoen, Kattalin! Argi dago, Azpeitian bezala inon ez! Eskerrik asko, neska. Agur.
BULEGARIAK:    Agur.
 

A1
23-10-2008
16292637
04:44
6977