Non daude?

Audio honetako pertsonaiak leku ezberdinetan daude. Baina non? Adi-adi entzun eta ea asmatzen duzun non dauden!

Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

 

1.

-Ui, hau hotza! (Eskuen hotsa).

-Jon, Jon, non zaude?

-Hemen nago, denda honetan!

-Galduta gaude, ezta?

-Bai, hau zer da?

-Hau Lenin kalea da.

-Lenin kalean gaude? Etxe horietan soldaduak daude. Bai, begira, begira, hori Plaza Gorria da. 

 

2.

-Begira planoa. Non dago Central Park?

-Manhattanen dago.

-Eta Empire State eta Metropolitan museoa?

-Horiek ere Manhattanen daude.

-Non gaude?

-Brooklyn-en gaude.

-Mikel eta Idoia non daude?

-Bronx-en daude, beltzak ikustera joan dira.

 

3.

-Ana, non dago gida turistikoa?

-Igogailu horretan dago.

-Goazen korrika!

(Igogailua igotzen ari da)

-Begira, Manu, zein bista polita!

-Non daude Champs Élysées?

-Hor daude, begira!

-A bai, eta hemen Chaillot Palazioa, zein polita!

-Han Napoleonen mausoleoa, begira, hor dago Les Invalides eliza.

-Ikusgarria! Lorategi horietan jende asko dago.

-Bai, Tuileriak dira lorategi horiek. Gaur kontzertua dago eta horregatik dago jende asko.

-Bai polita!

 

A1
22-10-1984
16292545
01:25
6440