Dokuteka
Ana Vives: ilusioa egia bihurtuta
Entzungo duzun erreportaje honetan Dani Arizalak pertsonaia berezi baten berri emango digu. Pertsonaia horrek Ana Vives izena du eta duela urtebete munduari bira eman dion tipografia baten sortzailea dugu.
Baina, Ana Vivesek badu besteengandik bereizten duen zerbait. Entzungai honetan bereizgarri hori zein den aipatuko zaigu, eta bide batez, bere istorio berezi horren xehetasunak ezagutuko ditugu.
Dani Arizelaia. Lehen “asko gara” honetan protagonista berezi bati egingo diogu gonbitea: bere izena Ana Vives da, Bartzelonakoa da eta bulego batean egiten du lan. Azken urtean bere izena ezagun bilakatu da munduan, tipografia bat sortu duelako, hau da, ordenagailuz idazteko letra tipo berri bat. Arrakasta handia izan du tipografiak, dendetan eta ikastetxeetan erabiltzen dute eta pentsa, Bartzelona futbol taldean ere erabili izan dute. Letra hori diseinatzerakoan euskaldun baten laguntza izan du Anak. Honakoa da bere istorioa. Eta azken apunte bat: Ana Vivesek Down sindromea du.
Esataria. “Ana naiz eta 27 urte ditut”. Hori da Ana Vives gaztearen aurkezpen-gutuna. 2012ko irailaren hirugarren hartan Bartzelonako neska zoriontsuena zen Ana, neska berezia oso, ez Down sindromea duelako, munduari buelta eman dion tipografia sortu duelako baizik. Orain urtebete sortu zuen ordenagailuz idazteko letra tipo berria. Bere anaia Marken arabera historiako lehen letra soziala da eta badu mezua: pertsona guztiek merezi dute errespetua eta duintasuna. Bartzelonako itinerarium enpresara iritsi aurretik Anak supermerkatu batean egiten zuen lan. Garai horiek gogorrak izan ziren beretzat, lankide eta bezeroen aldetik baztertua sentitzen zen Down sindromeko gaztea. Nekatuta, lana utzi behar izan zuen. Orduan iritsi zitzaion Itinerarium enpresan lan egiteko aukera, mugikorrentzako aplikazioak egiten dituzte enpresa horretan eta bertan ezagutu zuen Julen Iztueta, Anoetako diseinatzaile grafikoa. Denbora gutxian Anak zuen idazkerak lankideak liluratu zituen eta orduan jaio zen Ana Beta tipografia sortzeko proiektua. Urtebete geroago Ana Vivesen tipografia nonahi dago Katalunian, eta munduan ere bai. Euskal diseinatzailearen bide profesionalak bat eginda, Julen Iztueta anoetarra master bat egiten zebilen Bartzelonan Ana ezagutu zuenean. Euskadi Irratiko faktorian izan berri da, proiektuaren jaiotzaz mintzatu zen
Julen Iztueta: kontziditu zuen ni master bat egiten ari nintzela eta nolabait neukan ardura bat zela diseinuaren funtzio sozialaren inguruan, ez? Eta Anarekin egunerokotasun horretan okurritu zitzaidan nire praktikak berekin egin nitzakeela ba hori, diseinuak baliagarri nola izan zitezkeen bera bezalako pertsona batentzako. Eta pixkanaka hasi ginen diseinu eta letraren inguruan ariketa ezberdinak egiten, letraren inguruan, eta hola hasi zen dena.
Esataria. Apurka Anaren idazkera ordenagailuko hizki bihurtu zuten. Iztuetak egin zuen lan nagusia baina letraren jabea lankide izan zuen uneoro.
Josu Iztueta. Prozesua oso luzea izan da, urte eta pikoko prozesu bat, non pixkanaka ezagutzen joan garen gure artean eta joan gara ariketa ezberdinak probatuz, eta begiratuz aber zer gustatzen zitzaion gehiago edo gutxiago, nolabait hori, ongi sentitze horren bila.
Esataria. Elkarlan horrekin jaio zen Ana Beta tipografia, edonork erabiltzeko modukoa baina Ana Vivesen jatorri eta ilusioarekin.
J Iztueta. Tipografia hau nolabait da bere grafismoa errespetatzen duen tipografia bat eta bere ezaugarriak dira maiuskulak eta minuskulak nahastu egiten dituela eta nolabait dauka.., nahiko informala da, ez? Oso ondo etortzen da ilustrazioetarako eta horrelako gauza informaletan erabiltzeko.
Esataria. Eta bat-batean arrakasta iritsi zitzaien Ana eta Juleni. Iaz estreinatu zutenetik tipografia ikusgai dago dendetan, jatetxeetako menuetan eta ikastetxeetan. Baina, zalantzarik gabe bi unek egin diote ilusio gehien Anari, lehena Yotubeen zintzilikatu zuten, aurrez aurre, Ana Vives eta Andres Iniesta Bartzelonako jokalaria. Fukzia moto GPko Kataluniako sari nagusian izan zen. Jorge Lorenzo gidariak tipografia erabili zuen kaskoan eta lasterketa irabazi zuen, podioan izan zen Ana.
Ana Vera tipografiak bira eman dio munduari eta Down sindromea duten pertsonen lana aitortu du. Tipografiaren mezuaz zera dio Iztuetak Down sindromea dutenak jende arruntak direla eta badakitela zer egiten duten.
