Dokuteka
Osasungarria al da musu ematea?
Nazioartean lehendabiziko musuaren eguna ospatzen da gaur. Musu ematea ona ala txarra den jakin nahi baduzu, entzun segidan duzun audioa.
Aldeko eta aurkako ideiak entzun ditugunez, musu ematea osasungarria den ala ez jakin nahi izan dugu. Horretarako, entzungai bat jarri dizugu eskura.
Zientziaren arabera, musu ematea guztiz osasungarria da. Aurpegian ditugun 30 muskulu trebatzen ditugu eta maiz musu emanda autoestimua eta zirkulazioa hobetzen dira.
AEBetan egindako hainbat ikerketak erakusten dutenez, musu emateko ohitura duten pertsonak urte gehiago bizi dira eta gaitz gutxiago izaten dituzte. Izan ere, eraginkortasun analgesikoa duten hormona-jariakinak mobilizatzeko gai dira musuak, baita organismoaren defentsak indartzeko ere.
“Morreo” izenez ezagutzen ditugun musuek bihotz-taupadak areagotzen dituzte eta odolaren tentsioa igotzeko gaitasuna dute.
