Dokuteka
Jon eta Jone 91: Sanferminetara
Sanferminetara joan ala Joneren gurasoak bisitatu, hortxe Jon eta Joneren arazoa.
Jon sanferminetara joatearen alde dago, baina Jonek gurasoak bisitatu nahi ditu.
Jon.- Jone, Jone!
Jone.- Zer?
Jon.- Anderrekin hitz egin dut. Ba al daukazu planik larunbaterako?
Jone.- Larunbata? Ba printzipioz ez. Ai bai! Nire gurasoei esan genien herrira joango ginela egun-pasa.
Jon.- Ostra, joder!
Jone.- Beno! Zer pasatzen da?
Jon.- Ba ezingo dudala joan.
Jone.- Eta zergatik hori?
Jon.- Jone, larunbata da.
Jone.- Eta?
Jon.- Larunbata, uztailak 6.
Jone.- Ah, bale, eta Halley kometa berriro pasatuko da edo zer?
Jon.- Joder, Jone, San Fermin, Iruñea!
Jone.- Eta Anderrekin geratu zara hara joateko.
Jon.- Bai.
Jone.- Eta nire gurasoei plantoia emango diezu.
Jon.- Beno, Jone, joango gara hurrengo larunbatean.
Jone.- Gara? Nik badaukat herrira joateko asmoa.
Jon.- Orduan ez zara gurekin etorriko Sanferminetara?
Jone.- Ba ez, aspaldian ez ditut gurasoak ikusi, eta ni behintzat, berba ematen dudanean, betetzen ahalegintzen naiz, Jon.
Jon.- Beno, Jone, lanera joan behar dut, hitz egingo dugu geroxeago.
Pi, pi, pi...
Jone.- Bai?
Jon.- Ni naiz.
Jone.- Zer nahi duzu?
Jon.- Benga, pottoka, animatu zaitez, Iruñean egun-pasa egin eta igandean joango gara herrira.
Jone.- Ba ez.
Jon.- Baina zergatik ez?
Jone.- Ezlako.
Jon.- Kasketa hartu behar al duzu orain?
Jone.- Gainera ez zaizkit Sanferminak gustatzen.
Jone.- Ni naiz, Jon.
Jon.- Esan.
Jone.- Begira, gurasoekin egin dut berba eta datorren asteburuan joango garela esan diet.
Jon.- Datorren asteburuan?
Jone.- Bai, lehen hori esan didazu.
Jon.- Gero igandean joango ginela esan dizut.
Jone.- Eta datorren asteburuan zergatik ez? Jon, moskeatzen ari naiz, e!
Jon.- Begira, eske Anderrekin hizketan aritu naiz eta hark uste du datorren astebururako igual zezenetara joateko sarrerak lortuko dituela...
Jone.- Eta, jakina, zezenak nire gurasoak baino garrantzitsuagoak dira.
Jon.- Ez, ez da hori, baina zure gurasoak beti daude hor, eta zezenketa bat, korrida bat Sanferminetan...
Jone.- Beno, agur, agur.
Pi,pi, pi...
Jone.- Bai?
Jon.- Jone, ez haserretu!
Jone.- Joder, Jon, eske (es que) batzuetan nire gurasoak gorroto dituzula iruditzen zait.
Jon.- Ez da hori, ez da hori, pottoka, baina badakizu zezenak asko gustatzen zaizkidala, gainera zure aita...
Jone.- Nire aita, zer?
Jon.- Zure aitak Miura bat dirudiela ni azaltzen naizen bakoitzean.
Jone.- Baina, badakizu bromatan egiten duela.
Jon.- Bai, bai, Islerok txantxetan egin zion egin ziona Manoleteri.
Jone.- Benga, benga, egingo dugu berba.
Jon.- Benga, pikito.
Jone.- Mua!
