Dokuteka
Komuneko papera
Egunkari-zatiak, aldizkari-zatiak, paper lakarra, leuna, bustia... Orain dela urte batzuetatik hona izugarri ugaritu zaigu ipurdia garbitzeko produktuen aukera.
MUTIL AURKEZLEA: Oharra! Pittin bat eskatologiko jarriko gara. Aitzinako Erroman, termetan, beharrak egin ondoren ipurdia makila batean sastatutako belakiarekin garbitzen zuten. Hau da, makila eta esponja gainean. Gero, ur gazia zuen kuboan sartu eta denek belaki bera erabiltzen zuten.
OFF AHOTSA: Bai zera!
NESKA AURKEZLEA 1: Eta gure aiton-amonek egunkarien eta aldizkarien paper-zatiak erabiltzen zituzten. Egunkari batzuetan iragarkiak ere bazituzten. Irakurri, eta gero, erabili.
O: Bai, zera!
N: Ba, bai. Horri birzikleta deitzen zaio.
NESKA AURKEZLEA 2: Baina bat-batean 1969an "El elefante" papera heldu zen, gure gurasoek erabiltzen zuten marroi koloreko paper hura. Lixa bezain gogorra, baina paper hark erabilpen ugari zituen: alanbre batekin eguzkitarako betaurrekoak egiteko balio zuen, zelofanezko paper horian bilduta zetorren.
HIRITARRA 1: Komuneko papera, komuneko papera, zakar-zakarra, zakar bat. Gainean azal zelofan hori batekin, eta besterik ez dakit, ezer hortik aurrera. Baina bizi guztian hori ezagutu dut. Orain (?), orain papera, orain gauza goxoagoak daude.
HIRITARRA 2: badakit zela zerbait ere, papera, ez dakit ba, komunekoa zen edo...
M: Orain gure ipurditxoak oso mimatuak daude. Hondakinak garbitzeko oso paper leuna izaten dugu, eta erabili eta botatzeko zapi bustiak erabiltzen ditugu.
N: Baina halako erosotasunak eragozpen bat du, horren leuna da, eta horrenbeste dugu, gehiegi erabiltzen dugula. Eta azkenean komunak buxatzen ditugu.
