Dokuteka
Sare bidezko ehiza Etxalarren
Usategien eguna aukera ezin hobea da Etxalarren usoak ehizatzeko erabiltzen duten teknika berezi eta bakana ezagutzeko.
Ipar haizearekin eraginkorragoa omen da sare-bidezko harrapaketa.
Esataria.- Korneta joz ohartarazten dute usoa sartzera doala. Inork ezin du geratu usategietan.
Emakumea 1.- Loteria bat da. Anitz zaila da ikustea zeinetan sartzen den.
Esataria.- Zortea izan dute. Lortu dute usoek altura galdu eta sarearen bidez ehizatzea.
Gizona 1.- Ixi-ixila eta gu, hementxe, egon eta gorde, eta horixe da, gure ehiza.
Esataria.- Sarearen atzetik, gaur begirada gehiago izan dituzte.
Emakumea 2.- Luma-arrastoak badira, o sea que, zerbait erori izanen da.
Esataria.- Usategien eguna ari dira ospatzen Etxalarren.
Gizona 2.- Oso polita da eta gaurko eguna berezia da.
Emakumea 3.- Bertakoa naiz eta urtero etorri behar da.
Esataria.- Bisita gidatuen bitartez, usategien funtzionamendua azaldu diete hamarka lagunei.
Saratik sartzen da usoa Etxalarko usategietara. Ipar haizearekin, usoak urduriago egoten dira eta ondorioz, eraginkorragoa da sare-bidezko harrapaketa. Iberiar penintsulan hemen bakarrik erabiltzen da teknika hau.
Emakumea 1.- Horrela, hain prozesu desberdina den, ba, pixka bat jendeari azaltzeko, zehazki, ba, nola egiten den prozesua eta honekin, bueno, ezagutara emanez gure kultura, pixka bat mantentzeko ere.
Esataria.- Kultura-ondare izendapena dute Etxalarko sare-lekuek. 1378. Urtetik izandako ibilbidearen isla dira gaur, oraindik ere.
