detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Pintxotan (jj-94)

Bazkaria prestatzeko gogorik ez eta pintxoak jatera irten dira, Jon oso zalea ez bada ere.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ATAL 94 Pintxotan
 


W-JONE Jon, bazkaltzeko planik?
W-JON Ez
W-JONE Joango al gara pintxo batzuk jatera?
W-JON Eguraldia aldatzekotan dela esan dute.
W-JONE Eta? Taberna barrukaldean ez du euririk egiten. Ordu bietan tontodromo parean
W-JON Baaaaale

JONE
    Esango nuke planak ez dizula ilusio berezirik egin.
JON
    Ba egia esan gehiegi ez... niri pintxoen kontu honek...
JONE
    Lantzean behin ez dago gaizki Jon
JON
    Ia, baina, zer esatea nahi duzu... anti-pintxo naiz.
JONE
    klaro... zu beti ¨anti¨ zarelako...
JON
    Gustatzen zaizkit pintxoak, baina kobratzen dutena astakeria iruditzen zait...
JONE
    Jendea libre da eskatzen diotena ordaintzeko edo ez.
JON
    Klaro... horregatik ez naiz ni pintxotara joaten... gainera beti jendez gainezka egoten dira tabernak... deserosoa da...
JONE
    Bueno, baina astean zehar ez da hainbesterako... benga ez izan agonias bat Jon...
JON
    Azkenean barra gainean 10 ordu daraman tortilla jaten bukazten duzu... edo barrukaldea izoztua duen kroketa bat
JONE
    Zu bai zarela bihotz hotzeko kroketa bat!
JON
    Turismo putaren kontua da. Pintxoen herrialdea bihurtu gara... sukaldari eta tripazainena...
JONE
    Ia baina diru iturria da turismoa
JON
     Ia baina dena kanpotarrentzat egiten dugu orain... atrakzio parke bihurtzen ari gara
JONE
    Bueno bueno, zuri ere bidaiatzen duzunean gustatzen zaizu ba toki ederrak topatzea... ba hona datozen kanpotarrei ere bai
JON
    Klaro nola ez... etorri eta hondakinak lurrera bota daitezkeen tabernetara sartu, kalean pixa egin eta guztiok eurei pilota egiten ibiltzea nola ez zaie gustatuko ba?... Baina joan zaitez zu beren herrialdeetara eta egin ezazu haiek hemen egiten dutena…
JONE
    Bueno utzi txapa emateari eta jan pintxoa... hoztuko zaizu eta...
JON
    Eta gero Free txupito eta tontakeria horiek… kanpotarrentzat oferta eta abantailak, eta bertakoentzat...
JONE
    Oraintxe zure diskursoak ia Le Pen-en alderdikoa dirudi
JON
    Nahi duzuna esan… baina hiritarrok urte osoan, zabor bilketa, ura, garbiketa eta beste mila zerga ordaindu,  eta gero gaizki ikusia dago zentrora (erdigunera) kotxez (auto) jaistea... eta bestetik, turisten autobusak erdi-erdian aparkatzeko eskubidea daukate...
JONE
    Bueno Jon, horretaz bizi den hiri bat da eta prezio bat ordaindu beharra dago
JON
    Horretaz bizi den hiria? Batzuk biziko dira horretaz!  Zerbitzu hiri bihurtzen ari gara... eta 3 sektorean miseria ordaintzen da gaur egun... hau desastre hutsa da...
JONE
    Esan al dizute inoiz Varufakisen antza duzula?
JON
    Greziako ekonomi ministro horrena?
JONE
    Bai... zure burusoil hori eta oraintxe bertan sartu didazun txapa honen soinu bandarekin argi ikusi dut...
JON
    Aizu hau goxoa dago pintxo hau... eskatuko ditugu beste bi?
JONE
    Taberna honetako antxoak izugarriak dira
JON
    Suposatzen (uste) dut zuek, funtzionarioek, kafea eta pintxotara ateratzeko tartea izaten duzuenez ongi kontrolatzen duzula gaia…

JONE
    Bueno nahikoa da Jon. Ez baduzu nahi bagoaz… baina niri behintzat utzi disfrutatzen…
JON
    Bale bale...
JONE
    Elkarrekin pintxo batzuk jatera atera garen lehen aldia da... erelaxatu zaitez Varufakis!
JON
    Merkelek agintzen badit... ez zait beste erremediorik geratzen...
JONE
    Edateko?
JON
    Zer eskatzen duzue pintxo adituek antxoarekin batera?
JONE
    Niretzat berdejo bat eta zuretzat amoniakoa eskatuko dut... pesau!
JONE
    Ba anti pintxo izateko... dozena bat jan duzu gutxienez.
JON
    Behin hasiz gero... gainera badakizu… etsaia ezin baduzu menderatu... egin zaitez haren lagun...
JONE
    Hain gaizki ez duzu pasa orduan... Ze gero gintonic-ekin hasi zarenean...
JON
    Bueno zuregatik sakrifizioa egin dut...
JONE
    Batzuetan ongi dago zure hirian bertan turistarena egitea Jon
JON
    Aizu, ba  etxera joan aurretik, rematatzeko (bukatzeko) zergatik ez dugu helatu (izozki) bat jaten?
JONE
    Kondizio bakarrarekin
JON
    Zer?
JONE
     Nirekin tiobiboan buelta batzuk ematea.
JON
    Buenoooo orain hasi zara hizketan... eguneko ideiarik onena da hori Jone…
JONE
    Ze tontoak garen
JON
    Tontolitoak... maitasunaren magia...
JONE
    Maitasunaren magia? Ia ... ardoa eta gintonic-aren magia....
JON
    Berdin dio, magia azken finean...

detalle2

Docuteca

B2 C1
04-06-2015

x61pRelaContWAR

16270634

x61pViewCountWAR

3769

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR